Inicio de sesión

PostHeaderIcon Euskaraz idatzitako proiektu onenak saritu ditu MUk.

Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon korporazioak, hirugarren urtez, euskaraz idatzitako Muko ikasleen ikasketa amaierako proiekturik onenak saritu dituzte. Aurtengoan Ander Maldabi eta Amaia Bueno izan dira sariduak 1500 eta 500 eurorekin, hurrenez hurren.

Nahiz eta aurreko edizioetan sari bakarra eman den, aurtengoan proiektuen kalitatea eta euskara maila handia dela eta, bi saridun izendatu dituzte MU eta Mondragon Korporazioko arduradunek. Hala, lehen saria, albisturreko Ander Maldabiak lortu du Oronan aurrera eramandako "Igogailuen gida-sistemaren neurgailua" lanari esker. Amaia Bueno eibartarrak aldiz, bigarren saria lortu du, 500 euro, Ideko enpresan aurrera eramandako "Proteomika arloan lagin prestaketarako makina-prototipo baten diseinua eta fabrikazioa" lanarekin. Bi saridunak oso pozik azaldu dira euren lanak saria izan dutelako.

Gaurko sari banaketan, Mikel Lezamiz izan da Mondragon Korporazioaren izenanean, Idoia Peñacoba aldiz, MUaren izenean eta Pello Olaskoaga Ideko enpresaren izenan. Oronako ordezkari bat ere etortzekoa zen, baina arazo batzuk tarteko ezin izan da presente egon.

Aurtengoan, 176 proiektu egin dira guztira euskaraz eta horietatik 32 aurkeztu dira sarira. Mikel Lezamizen hitzetan, sari hauek banatzen jarraituko dute, euskararen normalizazioa egia bihurtu arte.

Iturria:GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg