Inicio de sesión

PostHeaderIcon Euskara ikasten ari direnentzat aplikazioa garatu du Skura Mobile enpresak.

Euskara hizkuntza ziurtagiri ezberdinetako azterketak prestatzeko tresna erabilgarria da hau. Maria Amutxastegik eta Jaione Martinezek garatu dute, Euskara ikasiz proiektuaren baitan.

595 (id: 1684715)

 

Testua: K.C./Argazkia: HABE Ikasbil- 2013/10/07

Skura Mobile enpresako Maria Amutxastegik eta Jaione Martinezek Euskara ikasiz proiektuko lehen aplikazioa argitaratu zuten pasa den atean. Proiektu honen bitartez, euskara ikasten ari dinenentzat aplikazioak garatu nahi dituztela adierazi digute bi arrasatearrek eta batez ere, euskara hizkuntza ziurtagiri ezberdinetako azterketak prestatzen dabiltzanei zuzenduta dago. Azaldu digutenez, dagoeneko, HABE-rekin elkarlanean HABE 1. mailako azterketa prestatzeko aplikazioa kaleratu dute eta datozen asteetan HABEko 2. maila prestatzeko aplikazioa kaleratuko dute.

Horretarako, HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 1. eta 2. mailako gaitasun proba-ereduak digitalizatu eta Euskara ikasiz izeneko aplikazio batera ekarri dituzte. Aplikazio hau azterketak prestatzen laguntzeko tresna da eta Android sistema eragilea duten tablet zein smartphone-etan erabil daiteke. Aplikazioaren barruan, azterketetan lantzeko proposamenak daude; besteak beste, irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena. Azken bi kasu hauek salbu, beste trebetasunetako ariketak momentuan zuzentzen dira eta modu automatikoan, berehala esaten zaio erabiltzaileari zein den lortutako emaitza.

Doako beta bertsioak bi azterketa ditu eta bertsio osoak, ostera, hamar azterketa. Azken hau 2 eurotan jaitsi daiteke. Hurrengo loturatan daukazue bi bertsioak jaisteko aukera.

Iturria:MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg