Inicio de sesión

PostHeaderIcon Euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldia.

Jardunaldiaren helburua honako hau da: krisi ekonomikoak euskal enpresen kudeaketan eta gobernantzan izan duen eraginaren eta lehiakortasun egoera berrietara egokitzea ziurtatzeko behar duten eraldaketaren inguruan hausnartzea.

Horretarako, jardunaldiak hizlari-sorta zabal bat bilduko du, enpresa-eraldaketa honek izan ditzakeen dimentsio anitzak ikuspuntuetatik aztertzeko asmoz.

Horrela, honako hau izango da ‘euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldi’ honen programa:

·      Jardunaldiaren irekiera Markel Olanoren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia.

·      Javier Sotil, MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria: “Enpresen eraldaketaren inguruko hausnarketa MONDRAGON-en ikuspuntutik”.

·      Igor Ortega, LANKI Lankidetza Ikertegiko ikertzailea, Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintzari buruz duen ikertegia: “MONDRAGON-go kooperatibagintzaren erronkak eta zalantzak”.

·      Bart Kamp, Orkestralehiakortasunerako euskal institutuan nazioartekotzearen eta zerbitzuen alorreko ikertzaile nagusia: “Euskal enpresa industrialaren bilakaera lehiakorrari zuzendutako estrategiak”.

·      Mikel Orobengoa, ISEA KOOP.E.-ko zuzendari nagusia: “COPERNICO, “eskubietako enpresa” deiturikoaren paradigman oinarritutako kudeaketarako erreferentzia eredua”.

·      José Luis Madinagoitia, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen kidea: “Enpresa eredu berri baterantz”.

Jardunaldia 2016.eko apirilaren 7an izango da, arratsaldeko15:00an hasita, Garaia Berrikuntza Guneko areto nagusian.

Jardunaldi honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg