Inicio de sesión

PostHeaderIcon Europako Gazteen Parlamentuko lehiaketako saioetako bat Aretxabaletako campusean egingo da

Europako Gazteen Parlamentuko Espainiako Estatuko ordezkariak aukeratzeko eztabaida saioetako bat Aretxabaletako campusean egingo da urtarrilaren 31an. Gipuzkoako eta Arabako 15 eta 17 urte bitarteko 30 ikaslek gizarte gaiez eztabaidatu beharko dute. Guretik, Arizmendiko ikasleek hartuko dute parte.

2014an, Ankaran, Turkian, egindako ekitaldia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Arizmendi Ikastolako Almen eta  Gaztelupe guneetako ikasleak eta Gipuzkoako  Urretxu-Zumarraga Ikastola, Azpeitiko Urola Ikastola eta Arabako Anhiturri BHI-Agurain ikastetxeetako ikasleak osatutako sei laguneko taldeak lehiatuko dira Sevillan egingo duten hurrengo fasera pasatzeko, Espainiako finalera. Eztabaida saioak Katalunia ala Eskoziako independentzia prozesuei zein langabeziari buruzkoak izango dira, adibidez. Ekimen honekin Europako kultura eta politika gerturatu gura dutela diote antolatzaileek, Europako Parlamentuak eta Europako Batzordeak.

Iturria: GOIENA.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg