Inicio de sesión

PostHeaderIcon Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimenean 20 gazte sustatzailek parte hartuko dute.

Behin hautagaiak aukeratzeko prozesua amaitu denean eta enpresek azaldutako beharrak kontuan izanda, sustatzaile taldeetan antolatutako 20 pertsonak 13 enpresa jarduera berriren 13 proiektu garatzeko erronka izango dute, Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! ekimenean  (E3!)

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz!(E3!)MONDRAGONeko BACen ekimena da, MGEP-MUren laguntza du, eta ezaugarri hauek ditu:

  • Proiektu egituratua da, merkatuaren eta egingarritasun teknikoaren ebaluaziora bideratua.
  • Enpresek aurkeztutako proiektuekin osatua dago, epe motzeko negozio aukerak sortzera bideratuta,
  • Gauzagarriak izan behar dira, oinarri teknologikoko proiektuen sustapenaren bidez,
  • Langabezian dauden eta kualifikazio tekniko handia duten gaztez osatutako diziplina askoko taldeak dira protagonistak.  
  • Erronka teknologiko bati edo merkatu zehatz bati erantzuteko konpetentzia bereziak emateko gai dira.

E3!-ren birtualtasunaren bidez bateratu egingo dira, prozesu sinergiko eta egituratu baten esparruan, gazte tituludunen jarduera sustatzaileak eta MONDRAGONeko enpresen prozesu sustatzaileak.

E3! ekimena zabalik egon da langabezian dauden gazteen parte hartze askerako, eta MONDRAGONeko enpresa konprometituen sustapenera bideratu da.  Horrela, gazteek sustatzaile modura parte hartuko dute E3! Proiektuan, konpetentzia zehatzen ekarpenekin merkatu zehatz baten erronka teknologikoari erantzuna bat emateko.

E3! Proiektuan parte hartzen duten enpresek, berriz, E3! Proiektuaren markoaren barruan egingarriak diren proiektuak aurkeztu dituzte, eta pertsona esperientziadunak jarriko dituzte proiektu jakin baten tutoretza gauzatzeko. 

Pertsona gazte sustatzaileen kontratazioa 2013ko ekainaren 5eko LANBIDEren Instrukzioen arabera egingo da (enpresetako praktika ez laboralen ebaluazio, kontrol, jarraipen eta kudeaketa).   Beraz, E3! Proiektuak hautagai gazte sustatzaileen hautaketa prozesu zorrotza enpresa parte hartzaileen kargu uzten du.Pertsona horiek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • LANBIDEko bulegoetan izena emanda eta langabezian egotea.
  • 18 eta 25 urte bitarte izatea (biak barne).
  • Honako tituluetako bat izatea: unibertsitateko titulu ofiziala, lanbide heziketako titulazioa izatea, maila ertainekoa edo goi mailakoa.

Ondoren, sustatzaile izateko pertsona gazteen hautagaiei azterketa bat egin ziae E3!-n parte hartzen duten enpresen aldetik, irizpide hauen inguruan:

  • Hautagai sustatzailearen aldez aurreko jarrera.
  • Enpresek proposatutako proiektuen izaerarako profil tekniko egokia.

E3! Prozesuan parte hartzean pertsonek hartzen dituzten konpromisoak honako hauek dira:

  • E3! Prozesuan 6 hilabetetan horretarako dedikazio bakarra, egunean 8 orduz, MGEP-MUk horretarako egokitutako egoitzetan.
  •  
  • Formazio saioetara joatea eta saio horietan esleitzen diren lanak egitea.
  • Beharrezko landa lana egitea egingarritasun teknikoa ebaluatzeko eta enpresa proiektu berrien merkatua ebaluatzeko.

EPS-MUk eta MONDRAGONeko BACek uste dute E3! Prozesua lagungarria izango dela ekimen  honetara hurbiltzen diren gazteentzat, arlo hauetan:

  • Esperientzia eta gaitasuna lortzea, ekintzailetzako benetako esperientziak protagonizatuz.
  • Negozio berrien sustapenarekin konprometitutako enpresetara sartzea.
  • Negozio berriak sustatzeko grina eta kezka berbera duten beste pertsona batzuk ezagutzea.
  • Eta, beharbada, beren ibilbide profesionala bideratzeko aukera, etorkizuneko ahalmena duten enpresa ekimenetan parte hartuz.

Modu osagarrian, MONDRAGONeko BAC eta MGEP-MUk uste dute E3! Proiektuko ekimen honetan parte hartzen duten enpresek aukera hauek izango dituztela:

  • Ekipo sustatzaileek eramandako egingarri-tasun tekniko eta merkatuko ebaluazio analisien emaitzetara joateko aukera izango dute.
  • Joera sustatzailea duten pertsonak identifikatzea, enpresa proiektu berriak gauzatzeko, erakundetan lider modura lanean hasteko.
  • Negozio berrietarako aukera eremuak arakatzeko gaitasuna bultzatzea.
  • Baliabideen faltagatik (pertsonak, denbora…) geldirik dauden proiektuak berraktibatzea.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg