Inicio de sesión

PostHeaderIcon Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) ekimenaren 1. edizioa abian da.

Urtarrilaren 15ean Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!) ekimena abiarazteko saioa egin zen, MU-GEPen Loramendi campusean, Arrasaten.Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) MONDRAGONeko BACen ekimena da, MU-GEPen laguntza du, eta ezaugarri hauek ditu:

  • Proiektu egituratua da, merkatuaren eta egingarritasun teknikoaren ebaluaziora bideratua.
  • Enpresek aurkeztutako proiektuekin osatua dago, epe motzeko negozio aukerak sortzera bideratuta,
  • Oinarri teknologikoko ekintzailetza proiektuen bidez gauzatu ahal izan behar dira,
  • Langabezian dauden eta kualifikazio tekniko handia duten gaztez osatutako diziplina askoko taldeak dira protagonistak,  
  • Erronka teknologiko bati edo merkatu zehatz bati erantzuteko konpetentzia bereziak emateko gai dira.

 

E3! ekimena zabalik egon da langabezian dauden gazte tituludunek eta MONDRAGONen ekintzailetzarekin konprometituta dauden enpresek libreki parte hartzeko. Horrenbestez, gazteek sustatzaile modura parte hartzen dute E3! Proiektuan, konpetentzia zehatzen ekarpenekin erronka teknologiko bati edo merkatu zehatz bati erantzuna emateko.

E3! Proiektuan parte hartzen duten enpresek, berriz, E3! Proiektuaren markoaren barruan egingarriak diren proiektuak aurkeztu dituzte, eta pertsona esperientziadunak jarriko dituzte proiektu jakin baten tutoretza gauzatzeko. 

E3!-ren birtualtasuna da bateratu egingo direla, prozesu sinergiko eta egituratu baten esparruan, gazte tituludunen jarduera ekintzaileak eta MONDRAGONeko enpresen ekintzailetza prozesuak.

 

E3! prozesuak “Negozio berrien abiarazlea” garatzeko metodologia barneratuta dauka.a.“Negozio berrien abiarazlearen” asmoaren oinarria da oinarri teknologikoko enpresa proiektu berriak abiarazteko prozesua dinamizatzea.Berez, “Abiarazlea” da:

  • Ikasteko esperientzia praktiko bat, negozio ideia bat benetako enpresa bihurtzeko moduari buruz.
  • Helburua benetako esperientzia ekintzaile bat garatzea da, parte hartzaileak ekintzaileak jasaten dituen baldintzen berdin-berdinak jasan ditzan, enpresa jarduera berri bat abiarazteko hasierako faseei dagokienez.
  • Zeregina ez da Negozio Plan bat idaztea, enpresa bat sortzen aktiboki parte hartzea baizik.
  • Oinarrizko baldintza da parte hartzaileek saio batetik bestera igarotzen den denboraren zati handi bat benetako bezeroekin interakzioan jardutea.

 

“Negozio berrien abiarazlea”-ren saioetan, Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!) ekimenean dauden proiektuez gain, enpresa proiektuei esleitutako sustatzaileek parte hartuko dute:

 

·         MONDRAGONeko BACen 4. belaunaldia.

·         MISE - Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren 7. belaunaldia.

Ondorioz, 12 proiektu dira Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!) ekimena abiarazteko ekitaldiaren esparruan aurkeztu zirenak.

 

MONDRAGONeko BACek eta MU-GEPek uste dute E3! prozesua lagungarria izango dela ekimen honetara hurbildu diren gazteentzat, arlo hauetan:

  • Esperientzia eta gaitasuna lortzea, ekintzailetzako benetako esperientziak protagonizatuz.
  • Negozio berrien sustapenarekin konprometitutako enpresetara sartzea.
  • Negozio berriak sustatzeko grina eta kezka berbera duten beste pertsona batzuk ezagutzea.
  • Eta, beharbada, beren ibilbide profesionala bideratzeko aukera, etorkizuneko ahalmena duten enpresa ekimenetan parte hartuz.

Modu osagarrian, MONDRAGONeko BAC eta MU-GEPek uste dute E3! Proiektuko ekimen honetan parte hartzen duten enpresek aukera hauek izango dituztela:

  • Talde sustatzaileek egingarritasun tekniko eta merkatuko ebaluazioari buruz egindako azterketen emaitzak eskuratzea.
  • Joera ekintzailea duten pertsonak identifikatzea, beren erakundeetan enpresa proiektu berriak gauzatzeko lider moduan lanean hasteko.
  • Negozio berrietarako aukera eremuak arakatzeko gaitasuna bultzatzea.
  • Baliabideen faltagatik (pertsonak, denbora…) geldirik dauden proiektuak berraktibatzea.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg