Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!) ekimena eguenean jarriko da martxan.
K.C.- 2015/01/13
Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!) ekimenaren abiarazte saioa eguen honetan izango da goizeko 9:00etan. Zehazki, Arrasateko MGEPren Loramendi campuseko 2310 gelan (2 eraikina, 3. solairua) egingo da. Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!) BAC eta MONDRAGONen ekimen bat da eta EPS-MUk babesten du.
Ekimen hau prozesu egituratu bat da, bideragarritasun teknikoaren eta merkatuaren ebaluaziora orientatua. Enpresek aurkezten dituzten proiektuak, epe laburrera negozio aukera sortzera orientatuta daude eta oinarri teknikoko ekintzailetza proiektuen bitartez gauzatu ahal izango dira. Langabezian dauden kualifikazio tekniko handiko gazteek osatutako diziplina arteko taldeak izango dira ekimenean protagonista eta gaitasun bereziak eskainiko dira, erronka teknologiko edo merkatuaren erronka bati erantzuteko. Hala, Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz ekimenak, gazte titulatuen ekintzailetasuna eta MONDRAGONeko enpresen ekintzailetza prozesuak jarriko ditu harremanetan.
Enpresek 12 proiektu aurkeztuko dituzte
Egueneko saioari hasiera emateko, E3! ekimenaren aurkezpena egingo da lehenik eta gero, beste hainbat gai landuko dira. Tartean, enpresak, proiektuak eta ekintzailetza izango dituzte berbabide, baita bestelakoak ere. Aurrerago, enpresa ezberdinek hartuko dute hitza eta enpresetako ordezkariek E3! ekimenaren eremuan landu nahi duten proiektuak azalduko dituzte. Guztira, 12 proiektu aurkeztuko dira abiarazte saio honetan.
E3! prozesuak garapen metodologia konkretu bat hartzen du bere baitan, negozio ideia bat nola benetako enpresa baten bihurtu irakasten duen ikasketa esperientzia praktikoa, hain zuzen ere. Azken helburua, benetako esperientzia ekintzailea garatzea da, ekintzaileak ekimen enpresariak berri baten lehen faseetan ematen diren baldintzak lehen pertsonan biziz. Enpresa baten sorreran aktiboki lan egitean datza ekimenak eta parte hartzaileek benetako bezeroekin izango dute hartu-emana saio presentzialen arteko denbora tarteetan.
Iturria: MONDRABERRI.com