Inicio de sesión

PostHeaderIcon Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) egitasmoaren 1. edizioa amaitu da.

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!) proiektuaren barruan garatu diren proiektuak aurkezteko amaiera saioa ekainaren 17an egin zen.

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) MONDRAGONeko BACek sustatutako proiektua izan da, eta MU-GEPen babesa izan du.

E3! egitasmoa zabalik egon da langabezian dauden gazte tituludunek eta MONDRAGONen ekintzailetzarekin konprometituta dauden enpresek libreki parte hartzeko. Horrela, gazteek sustatzaile modura parte hartuko dute E3! Proiektuan, konpetentzia zehatzen ekarpenekin merkatu zehatz baten erronka teknologikoari erantzuna emateko.

Enpresek, berriz, E3! Proiektuaren markoaren barruan egingarriak diren proiektuak proposatu dituzte, eta pertsona esperientziadunak konprometitu dituzte proiektu jakin baten tutoretza gauzatzeko. 

E3!-ren birtualtasuna da bateratu egingo direla, prozesu sinergiko eta egituratu baten esparruan, gazte tituludunen jarduera ekintzaileak eta MONDRAGONeko enpresen ekintzailetza prozesuak.

E3! prozesuak “Negozio berrien abiarazlea” garatzeko metodologia barneratuta zeukan.“Negozio berrien abiarazlearen” asmoaren funtsa da oinarri teknologikoko enpresa proiektu berriak abiarazteko prozesua dinamizatzea.  Horrenbestez, "Abiarazlea” hau da:

  • Ikasteko esperientzia praktiko bat, negozio ideia bat benetako enpresa bihurtzeko moduari buruz.
  • Helburua benetako esperientzia ekintzaile bat garatzea da, parte hartzaileak ekintzaileak jasaten dituen baldintzen berdin-berdinak jasan ditzan, enpresa jarduera berri bat abiarazteko hasierako faseei dagokienez.
  • Kontua ez da Negozio Plan bat idaztea, enpresa bat sortzeko lanean modu aktiboan parte hartzea baizik.
  • Oinarrizko baldintza da parte hartzaileek saio batetik bestera igarotzen den denboraren zati handi bat benetako bezeroekin interakzioan jardutea.

MONDRAGONeko BACek eta MU-GEPek uste dute E3! prozesuak hau egitea ahalbidetu dietela ekimenera hurbildu diren gazteei:

  • Esperientzia eta gaitasuna lortzea, ekintzailetzako benetako esperientziak protagonizatuz.
  • Negozio berrien sustapenarekin konprometitutako enpresetara sartzea.
  • Negozio berriak sustatzeko grina eta kezka berbera duten beste pertsona batzuk ezagutzea.
  • Eta, beharbada, beren ibilbide profesionala bideratzeko aukera, etorkizuneko ahalmena duten enpresa ekimenetan parte hartuz.

Modu osagarrian, MONDRAGONeko BAC eta MU-GEPek uste dute E3! Proiektuko ekimen honetan parte hartzen duten enpresei zera ahalbidetu zaiela:

  • Joera ekintzailea duten pertsonak identifikatzea, beren erakundeetan enpresa proiektu berriak gauzatzeko lider moduan lanean hasteko.
  • Negozio berrietarako aukera eremuak arakatzeko gaitasuna bultzatzea.
  • Baliabideen faltagatik (pertsonak, denbora…) geldirik dauden proiektuak berraktibatzea.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg