Inicio de sesión

PostHeaderIcon Enpresak sortzeko ikastaroa eskainiko dute Debagoieneko Mankomunitatean

Egungo testuinguru ekonomikoan ekintzaile-zaletasuna ezinbestekotzat jotzen dute adituek krisitik irteteko, hori dela-eta, enpresak sortzeko ikastaroa antolatu dute Debagoieneko Mankomunitatean.  Bultz-Lan enpresak antolatuta, ikastaro honek 58 orduko iraupena izango du, eta urtarrilaren 23tik otsailaren 9ra luzatuko da.  Klaseak Mankomunitateko lokaletan eskainiko dira, Nafarroa etorbideko hamazazpigarren zenbakian, goizeko 9:30ak eta eguerdiko 13:30k bitartean. 

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, izen-ematea doakoa izango da, eta baldintza bakarra Lanbiden apuntatuta egotea izango da.  Era berean, plazak mugatuak direla ere gogorarazten dute, horregatik izena emateko Debagoieneko Mankomunitatera deitu beharra dago, 943793090 zenbakira, eta Rakel Garciagatik galdetu.

Esan bezala, ikastaroa hau enpresa kudeaketa sustatzaile berrientzat zuzenduta dago, eta bertan landuko dituzten edukiak honakoak dira:  ideia eta sustatzailea, enpresa jarduera, lan kontratuak eta Gizarte Segurantza, merkatua, marketin, forma juridikoak, ekonomia eta finantza azterketa, fiskalitatea, laguntzak eta baliabideak.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg