Inicio de sesión

PostHeaderIcon ENPRESAK SORTZEKO IKASTAROA ESKAINIKO DUTE DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEAN

Kurtsoa maiatzaren 30etik ekainaren 10era luzatuko da, eta klaseak goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara izango dira. Izen-ematea doakoa izango da, eta plazak mugatuak dira.

Hilaren amaieran enpresak sortzeko ikastaroa eskainiko dute Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzan.  Bultz-lan enpresak antolatuta, kurtsoa maiatzaren 30etik ekainaren 10era arte luzatuko da, eta klaseak goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 14:00etan amaituko dira.  Langabetuei eta enpresa bat sortzeko ideia dutenei zuzenduta dago ikastaro hau, eta sustatzaile bat baino gehiago duten proiektuek izango dute lehentasuna.

Esan bezala, klaseak Debagoieneko Mankomunitatean eskainiko dira, eta izena emateko bertara joan eta izen-emate orria entregatu beharra dago.  Apuntatzeagatik ez da ezer ordaindu behar, eta plazak mugatuak dira.  Informazio gehiagorako 943793090 telefonora deitzea nahikoa da.  

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg