Inicio de sesión

PostHeaderIcon Enpresa Sortu, Zure enpresa teknologikoa sortzen lagunduko dizugu.

Enpresa Sortu lehiaketak Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta ikasle ohiei enpresa teknologiko eta berritzaileak sortzeko laguntza ematea du. Langileek aurkeztutako proiektuak ere kontutan hartuko dira.

Nola aurkeztu

  • Eskaera formularioa bete behar du eskatzaileak edo eskatzaile taldeak.
  • Eskaera formularioan jasotzea gomendatzen den edukia:
  • Jatorria / Proiektuaren historia
  • Eskaintzen den produktu/zerbitzua
  • Merkatua: Eskaintza - Eskaria eta bere bilakaera, merkatuko zein segmenturi dago zuzendua jarduera berria…
  • Ekintzaile taldea: Ekintzaileen CVak
  • Enpresa proiektuaren garapenaren plangintza (faseak, bete beharreko mugarriak, epeak…)
  • Aurrekontua, kontzeptuak bereiziz
  • Gutxi gorabeherako aurreikuspena enpresa berria sortzeko: inbertsioa eta 3 urterako enplegua

Eskaerak aurkezteko epea, maiatzaren 15etik irailaren 1era izango da.                                   

 Sariak

  • Enpresa proiektua garatzeko 10 hilabetetan 3 beka jasotzeko aukera (600€ pertsona/hilabeteko)
  • Proiektu bakoitzeko gastuak finantzatzeko aukera
  • Laguntza garapen teknologikoa amaitzean
  • Proiektua garatzeko tutoretza
  • Finantzaketa aurkitzeko laguntza
  • BIC Gipuzkoa Saiolan-en kokatzeko aukera, proiektua garatzen den bitartean

Informazioa gehiagorako edo lehiaketan parte hartzeko hurrengo helbidera idatzi: info@saiolan.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg