Inicio de sesión

PostHeaderIcon Enpresa-jarduera eta ideia berriak sustatzeko laguntzak prest ditu Mankomunitateak.

Debagoieneko Mankomunitateak egun hauetan bi laguntza eskaintzen ditu: Enpresa-jarduera berriak martxan jartzera bideratutako diru-laguntzak eta Enpresa-ideia berriak sustatzen dituzten pertsonentzako laguntzak.

Mankomunitateak, Lanbiderekin batera, bi laguntza eskaintzen ditu egunotan, enpresagintzarekin zerikusia dutenak. Laguntzak eskatzeko epea atzo ireki zen eta azaroaren 15ean itxiko da. Hona hemen datu gehiago: 

- Enpresa-jarduera berriak martxan jartzera bideratutako diru-laguntzak:
Diru-laguntza honen helburua da, negozio plan bat egina duten, eta enpresa-ideia hori Debagoeinean martxan jartzea helburu duten pertsonei tutorizazio, aholkularitza eta laguntza ematea. [Informazio gehiagorako klikatu hemen]

- Enpresa-ideia berriak sustatzen dituzten pertsonentzako laguntzak:
Debagoienean negozio ideia bat martxan jartzeko duten pertsonei tutorizazio, aholkularitza eta laguntza ematea, ideia hori aztertzeko eta garatzeko.  [Informazio gehiagorako klikatu hemen]

Iturria MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg