Inicio de sesión

PostHeaderIcon Enpresa ideiak garatzeko eta hauek abian jartzeko laguntzak Lanbiden.

Eskaerak ekainaren 23a baino lehen egin beharko dira Debagoieneko Mankomunitatean eta baldintzak EAEn erroldatua egotea, langabea izan eta Lanbiden apuntatua egotea eta Debagoienean negozio berri bat martxan jartzeko ideia bat izan edota bideragarritasun plan bat edukitzea dira.

592_Lanbide_color_gr.jpg (id: 4403348)

Testua: Jokin Etxebarria; Argazkia: Lanbide.eus; 2016/06/15

 

Lanbidek, Debagoieneko Mankomunitatearekin elkarlanean, enpresa ideiak garatzeko edota enpresa jarduera berriak abian jartzeko laguntzak martxan jarri ditu. Laguntza hautan parte hartu ahal izateko ekainaren 23a baino lehen bete behar dira eskaerak eta Mankomunitateko erregistroan entregatu.

Bi laguntza mota daude:
 
-        Enpresa-ideia garatzeko laguntzak (negozio ideia eduki eta bideragarri tasun plana egin nahi dutenentzat)
 
-    Enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzak (bideragarritasun plan eduki eta urriaren 4tik aurrera negozioa/enpresa martxan jarri nahi dutenentzat)

Aurreneko laguntzetan parte hartzeko baldintzak dira EAEn erroldatuta egotea, langabea eta Lanbiden izena emanda egotea, JEZn eta langile autonomoen araubide berezian alta emanda egon ez izana eta Debagoienean negozio bat martxan jartzeko ideia bat izatea. Laguntza ekonomikoa 1000 eurokoa izango da, 18-30 urte bitartekoentzat eta emakumeentzat ordea 1150ekoa. Egongo diren plazak, 6 izango dira guztira: 30 urte beherakoentzat 4, 2 gizonezkoentzat eta beste 2 emakumeentzat; eta 30 urtez gorakoentzat beste 2, 1 gizonezkoentzat eta beste 1 emakumeentzat.

Enpresa-jarduera berriak martxan jartzeko laguntzei dagokienez, parte hartzeko baldintzak oso antzekoak dira, baina hemen ez da langile autonomoen araubide berezian alta egotea kontutan hartzen. Laguntza ekonomikoa 1500 eurokoa izango da kasu honetan, 18-30 urte bitartekoentzat eta emakumeentzat %15a gehiago izango delarik. Eta egongo diren plaza kopuruei dagokienez, aurreko kasuaren berdin-berdinak izango dira.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg