Inicio de sesión

PostHeaderIcon Enpresa berriei, enpresa-ekimenei eta autonomoei zuzendutako ikastaroak Mankomunitatean.

Debagoieneko Mankomunitateak prestakuntza-tailerrak antolatu ditu, uztail honetara begira.

 

Parte-hartzea doakoa izango da, baina plaza kopurua mugatua denez, interesa dutenei aholkatzen zaie eskaera orria lehenbailehen aurkeztea [eskaera orria pantaila honen behealdean aurkituko duzu].

 

Ikastaroak uztailean egingo dira, eta zuzenduta daude bai aurki Arrasaten edota Debagoienean enpresa-ekimen berri bat abian jarri nahi dutenei, baita autonomoei eta mikroenpresa berriei ere.

 

Bost tailer izango dira, eta tailer bakoitzak ondoko gai bat jorratuko du: Kudeaketa kontrola, Sare sozialak, Negozio elektronikoa, Betebehar fiskalak eta Komunikazioa.

 

Informazio gehiagorako edota kurtsoetan izena emateko: 943 79 30 90 telefonoan, rgarcia@debagoiena.net helbide elektronikoan edo www.debagoiena.com webgunean. Ondoren xehetasun gehiago:

 

380.Manko.Enpres.Ikast.14-M (id: 8031389)

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg