Inicio de sesión

PostHeaderIcon Energia sektoreko aukeren gaineko jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak.

Energia jarduerei lotutako aukerei heldu edo horietan sakontzeko interesa duten enpresetako arduradunendako jardunaldia antolatu du Garapen Agentziak. Izen emate epea zabalik dago.

Jardunaldia, Negozio aukerak energia sektorean deitutakoa, maiatzaren 26an izango da, Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzan.

Egitaraua honako hau da:

09:00: Aurkezpena eta jardunaldiaren hasiera. Koldo Azkoitia Zubizarreta (Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduraduna) eta Joseba Sagastigordia (Saiolaneko Arduraduna)
09:15: Energia sektoreko etorkizuneko erronkak: RIS3 Euskadin, joerak eta garapen teknologikoak. Jon Andoni Barrena (Mondragon Unibertsitatea)
09:40: ETEentzako aukerak energia sektorean: proiektu berritzaileen adibideak. Sergio Saiz (Tecnalia)
10:05: Energia sektorean barneratu eta hazi: Erreka Taldearen kasua. Imanol Olaskoaga (Erreka Taldea)
10:30: Galde-eskeak
10:45: Negozio aukerak elkarlanean. Parte-hartzaileen arteko dinamika, interes komuneko negozio aukerak identifikatzeko
11:15: Eskualdeko DIBI proiektua. Angel Mari Etxabe (Saiolan)
11:30: Jardunaldiaren amaiera eta kafe-solasa

Argibideetarako, deitu 943 79 30 90 telefonora edo bidali mezua enpresa@debagoiena.eus helbidera.

Iturria: goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg