Inicio de sesión

PostHeaderIcon Emakume ekintzaileei laguntzeko programaren arrakasta ospatu zuten Foru Aldundian.

Emakume ekintzaileei laguntzeko Emekin programak 270 enpresa sortzen lagundu du bere zazpi urteko ibilbidean. Laboral Kutxak babestutako programa da. Foru Jauregian ekitaldia egin zuten arduradunek eta parte hartzen duten 100 bat emakumek.

Emekin programak, Gipuzkoako Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko sailak bultzatutakoak, helburutzat du emakume gipuzkoarren artean ekintzailetasuna mesedetzea. Nahiz eta 2007an sortu zen, programaren goraldia, paradoxikoki, 2012 eta 2013 urteetan eman zen, krisi betean.

660 emakume

Emekinek aholkularitza eta laguntza eskaintzen die ekimen enpresarial bat duten emakumeei, bideragarritasun azterketa bat egiten lagunduz eta ekimenaren lehen urteetako martxaren tutoretza eginez. Finantza laguntzak ere eskaintzen zaizkie.
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen ditu ekimen hauek, eta Aspegik, Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak, kudeatzen ditu, Laboral Kutxaren laguntzarekin.

Bere 7 urteetan, 660 emakumek atera diote etekina programari, eta 270 enpresa sortu dira. Alabaina, azken urteetan izan da, 2012 eta 2013an, krisi betean, programak arrakasta handien izan duen unea

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg