Inicio de sesión

PostHeaderIcon EKITEN topaketa ospatu da MONDRAGON UNIBERTSITATEAN.

2015-2016 ikasturteari dagokion EKITEN topaketa ospatu da gaur goizean MONDRAGON UNIBERTSITATEAN.

Aurten, lehiaketaren X. edizioari eman diogu hasiera topaketa honekin.

Goizeko 09:30etan hasi da 100 ikasletik gorako presentziarekin.

Topaketako egitaraua, Jon Altuna Errektoreorde Akademikoak emandako ongi etorriarekin hasi da. Ondoren, Susana Azpilikuetak, EKITEN lehiaketa taldeko koordinatzaileak, lehiaketaren berri eman du eta Leire Markuerkiaga, Goi Eskola Politeknikoko, Antolakuntza departamentuko kideak, topaketaren dinamika azaldu du.

Lehenengo zatian, Deba Garaiko eta Deba Barreneko landa garapenerako agentzietako ordezkariak diren Agurtzane Etxaniz eta Agurtzane Diaz-en eskutik, landa garapenerako estrategien berri jasotzeko aukera egon da. Ondoren, HAZIko Maite Andres eta Miguel Lozanok, HAZIri buruz eta bertan garatzen diren landa eremuko proiektu ekintzaileei buruz hitz egin dute.

Bigarren zatian, ikasleen txanda izan da eta sormenaren momentua. Lehenengo eta behin, landa eremuan dauden behar eta aukerak zehaztu behar izan dituzte eta ondoren, negozio ideia bat garatu.

Bukatzeko, ideia guztien aurkezpena egin da eta hiru ideia onenak saritu dira.

Gaurko topaketako ideia irabazleak izan dira:

  • Lenenengo postuan: LANDALAN
  • Bigarren postuan: landa eremuko produktu fresko eta elaboratuen online erosketa eta banaketa.
  • Hirugarren postuan: NPD - Near Product Distribution.

Honekin, EKITEN lehiaketari hasiera eman zaio. Parte hartu nahi duten MONDRAGON UNIBERTSITATEko gradu eta unibertsitate masterretako ikasleentzako oinarri eta beharrezko dokumentu guztiak, www.mondragon.edu/ekiten helbidean daude.

Iturria:mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg