Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ekiten sariak banatu ditu MU-k.

Ekintzailetza proiektu onenak saritzen dituen lehiaketan, 262 ikaslek hartu dute parte aurten. Denera, 87 proiektu aurkeztu dira Ekiten lehiaketako VIII. edizioan. Enpresa Ideia Berrien atalean Selfcare warable medical services ekimena izan da irabazlea.

595 (id: 5202146)


Gaur goizez banatu ditu Mondragon Unibertsitateak, Ekiten ekintzailetza programako enpresa proiektu onenen sariak. VIII. edizioan, lehiaketak bi kategoria izan ditu, Enpresa Ideia Berrien Lehietaketa eta Landa Ingurunea Garatzeko Ideia eta Proiektuen Lehiaketa. Aurten gainera Mondragon Unibertsitateak beste kategoria bat sortu du Latinoamerikan presentzia duen unibertsitateko proiektuentzat.

Denera MUko 213 ikaslek eta unibertsitate latinoamerikarretako 46 ikaslek hartu dute parte aurtengo lehiketan, eta guztira 87 proiektu aurkeztu dituzte. Kategoria bakoitzeko lehen sariak mila euroko saria jaso ditu eta bigarren eta hirugarren saikatuek aldiz 500 euro.

Enpresa Ideia Berrien atalean, Selcare warable medical devices ekimenak lehenengo saria eskuratu du. Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko Mirari Egaña, Jon Prado, Alejandro Rodríguez eta Janire Villak egin duten proiektua. Ekimenak haurdunen erditze goiztiarrak automatikoki antzemateko gailua sortu du. Bigarren eta hirugarren sariak Kiwi jatetxea eta Air Eco proiektuarentzat izan dira.

Landa Garapenaren Kategorian berriz, Enpresa Berrikuntzarako eta Proiektu Zuzendaritzarako Masterreko Joseba Galarraga, Jon Jauregi, Julen Malet eta Joseba Requejo ikasleen Kirolgoki proiektua izan da irabazlea. Lan honek kirol-instalaziorik ez dagoen landa eremuetarako konponbide integrala bilatzen duen  modulu eramangarrietan du oinarria. Bigarren saria Zaindaria Zainduz proiektuarentzat izan da, eta hirugarrena BaOH Baserritarra Osasuna Hurbitzen lanarentzat.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg