Inicio de sesión

PostHeaderIcon EKITEN LEHIAKETA: ENPRESA-EKIMEN BERRIAK ETA EKINTZAILTASUNA SUSTATU ETA BULTZATZEKO MONDRAGON UNIBERTSITATEAK ANTOLATZEN DUEN LEHIAKETA.

Ikasleen artean enpresa-ekimen berriak sutatzeko eta ekintzailetza bultzatzeko estrategiaren barruan, MONDRAGON UNIBERTSITATEAK, Gaztempresa Fundazioa, KIMU BERRI eta Deba Garaiko eta Deba Beheko Landa Garapen elkarteekin lankidetzan, hiru lehiaketa desberdin antolatu ditu 2010-2011 ikasturterako.

  • Enpresa Ideia Berriei buruzko V. lehiaketa
  • Landa-Ingurunearen Garapenari buruzko Ideien eta Proiektuen III. lehiaketa
  • Gaztedi, Aisialdi eta Kirol alorretako Ideien II. lehiaketa

Lehiaketaren helburuak:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean izaera ekintzailea sustatzea, sormena, ekimen-bilaketa eta autoenplegua bultzatuz.
  • Balio erantsia duten produktuak, prozesuak, zerbitzuak edo negozioak sortzeko ideia berritzaielak sustatzea
  • Diziplina anitzeko taldeetan lan egitea sustatzea.

Ikasleek banaka edo gehienez 4 ikasleko taldeetan har dezakete parte. Mondragon Unibertsitateko edozein titulazioko ikasleak izan daitezke taldekide, baita graduondokoak edo doktoregaiak barne, betiere enpresa-jarduera berri baten ideia aurkezten badute.

Gaztedi, Aisialdi eta Kirol alorretako Ideien II. Lehiaketarenhelburua, ekintzailetasuna sustatuz, Debagoienako ekonomiaren konpetibitatea bultzatzea da, gazteriari zuzendutako ikuspegi zehatz baten garapenaren bitartez, sormena eta eduki teknologiko eta integratzailea duten ekintza enpresarialak sortarazteko, Debagoienan existitzen diren gaitasunei ahalik eta etekin handiena ateratzeko formazio profesional, ikerketa teknologiko eta ekintzailetza unibertsitario alorretan.

Proiektuak aurkezteko, partaideek ondorengo helbide honetara bidali beharko dute proiektuaren fitxa: ekiten@mondragon.edu.

Proiektuen fitxak aurkezteko epea 2011ko ekainaren 3an amaituko da.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg