Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ekiten ekintzailetza-programako enpresa-proiektu onenak saritu ditu MUk.

Guztira, 276 ikaslek 82 proiektu aurkeztu dituzte hiru kategoriatan banatuta. Gaur, martitzena, sariak jaso dituzte talde irabazleek.

595 (id: 5338156)

Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Ekiten lehiaketak 9 urte betetzen ditu eta gaur, martitzena, azken edizioaren irabazleek sariak jaso dituzte. Jon Altuna MUko errektoreordearekin batera, Gaztenpresa, Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapeneko agentzietako eta Kimu Berriko  ordezkariak izan dira ekitaldian, guzti hauek lehiaketaren babesleak. Altunak azaldu duen moduan, Ekiten unibertsitatean dagoeneko egonkortutako lehiaketa da eta ikasleengan ekintzailetasuna sustatzeko helburuarekin jaio zen.


Ekiten lehiaketaren edizio honek hiru kategoria izan ditu: Enpresa Ideia Berriak, Landa Ingurumenaren Garapenerako Ideia eta Proiektuak eta Pertsonen Eguneroko Bizitza Errazteko Zerbitzu Berritzaileak. Iazko ediziotik, Mondragon Unibertsitatea ezarrita dagoen Mexiko eta Kolonbiako unibertsitateetako ikasleek ere hartzen dute parte Ekiten lehiaketan. Aurtengo edizioan, 276 ikaslek hartu dute parte, 82 proiekturekin eta Latinoamerikako 45 ikaslek 14 proiektu aurkeztu dituzte. Sail bakoitzeko irabazleak 1000 euro jaso ditu eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, ostera, 500 eurona.

Enpresa Ideia Berrien kategorian, Clap shoes izeneko proiektua nagusitu da, oinetako tradizionalak era iraunkor eta berritzaile batean egitea xede duena. Taldea osatzen duten ikasleak Maialen Ezkurra, Virginia Guadalupe eta Angela de Rio dira. Gorka Gainzarain eta Mikel Otaegiren Ortuz-ortu ekimenak, ostera, bigarren saria eskuratu du Landa Garapenerako Ideia eta Proiektuen kategorian. Honen bidez, plataforma bat sortu nahi da, nekazaritzako produktoreak eta seme-alabak landa-balioekin hezi nahi dituzten pertsonak lortzeko. Bukatzeko, Three 2 one kanping denda proiektua izan da irabazlea Bizi-kalitatea hobetzeko proiektuen kategorian, Raul Alegre, Kepa Ayala, Iosu Carrera eta Pedro Illumberena. Proiektuak akanpada-kit osoa biltzen du produktu bakarrean.

Proiektu sarituak

Enpresa Ideia Berrien kategoria


1.    saria: Clap shoes (Maialen Ezkurra Kaltzada (LEINN), Virginia Guadalupe Venegas Toledo (LEINN) eta Ángela del Río Cámara (LEINN).
2.    saria: Blade Monitoring System (BMS)( Ander Dominguez-Macaya Lopez (Sistema Txertatuetako Masterra), Lander Egaña Iztueta (Sistema Txertatuetako Masterra), Zaloa Fernandez Ganzabal (Sistema Txertatuetako Masterra), Julen Varo Aguilar (Sistema Txertatuetako Masterra).
3.    saria: Sin Voz (Miriam Moreno Haro (Sistema Txertatuetako Masterra), Aizpea Eceiza Alday (Sistema Txertatuetako Masterra), Noemi Sánchez Ruiz (Sistema Txertatuetako Masterra), Ander Gabilondo Intxaurraga (Sistema Txertatuetako Masterra).

Bizi-kalitate hoberako proiektuak


1.    saria: Three 2 one kanping denda (Raúl Alegre García (Ingeniaritza Industrialeko masterra), Kepa Ayala Urdangarin (Ingeniaritza Industrialeko masterra), Iosu Carrera Artola (Ingeniaritza Industrialeko masterra) eta Pedro Illumbe Arrilaga (Ingeniaritza Industrialeko masterra)
2.    saria: Kew (Mikel Ferrero Guridi (LEINN) eta Marc Raluy Reguant (LEINN)
3.    saria: Zatika (Leire Bergara Irioindo (IKO), Jon Campo Martin (IKO), Garazi Lazkano Juarizti (IKO), Sara Mijangos García (IKO), Bartolome Podawczyk (IKO).

 

Landa Garapenaren Kategoria

2.    saria: Ortuz-Ortu (Gorka Gainzarain (LEINN) eta Mikel Otaegi (LEINN)
Mondragon sareko unibertsitateen kategoria

 

Mondragon sareko unibertsitateen kategoria

1. saria: Meatless Julieta Berenice Valenzuela Velázquez (nazioarteko
negozioetako lizentziaduna), Marina Saldeña Sarria (nazioarteko negozioetako
lizentziaduna) eta Alejandra Qeuzada del Río (kontularitzako eta finantzetako lizentziaduna).
2. saria: Iris-Diagnosis (Karen Lizeth López Leiva (software-
ingeniaria) eta William Ferney Moreno Torres (software-ingeniaria)
3. saria: Cocentro (Pamela Soto Ramales (kontularitzako
eta finantzetako lizentziaduna), Gabriel Razo Sandoval, (multimedia diseinu grafikoko lizentziaduna), Andrea Monserrat Escobedo Yánez (enpresen administrazioko lizentziaduna), María Fernanda Corona Gudiño (enpresen administrazioko lizentziaduna) eta María Fernanda Olvera Rodríguez (enpresen administrazioko lizentziaduna).

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg