EKITEN 2015 topaketa ospatu da MONDRAGON UNIBERTSITATEAn
Gaur goizean, EKITEN 2015 topaketa ospatu da MONDRAGON UNIBERTSITATEAn, zehazki, Goi Eskola Politeknikoan.
Topaketan, Errektoreorde Adakemikoak eman die ongietorria bertaratu diren 150 ikasleei.
Ondoren, hiru ekintzailetasun esperientzien berri izan dute ikasleek. Batetik, Batis Otaegi izan dugu gure artean, Artzai Eskolaren esperientzia azalduz, bestetik, Nerea Makazaga eta Unai Bordes Zerbeer (Garagardo euskalduna) proiektuaren berri emanez eta azkenik, Jon Elorza, Pottokaleku esperientziaren berri ematen. Guztiek hitz egin dute beraien esperientziari buruz ekintzaile ikuspegitik.
Ikasleek ere, beraien lana egin dute negozio ideiak proposatzen eta bost idea, sarituak izan dira.
Bukatzeko, luntx bat egon da guztiontzako, non, Zerbeer garagardoa dastatzeko aukera izan den.
Iturria: MONDRAGN.edu