Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ekintzailetasunaren Saria jaso du Arizmendiko Neskak taldea

Arrasateko Ikastolako beste talde bat laugarrena izan da roboten frogan. Jardunaldi hau Zamudioko Teknologia Parkean ospatu zen larunbatean.

595.Arizm.Lego.Euskadira.12 (id: 8387083)


TArizmendi Ikastolako webgune informatiboak Euskal Autonomia Erkidegoko First Lego League jardunaldiaren berri eman du.

Larunbatean jokatu zen Zamudioko Parke Teknologikoan (Bizkaia), eta 33 taldek parte hartu zuten. Horietako hiru Arizmendi Ikastolakoak.

Partaideek hiru froga egin behar izaten zituzten: bi aurkezpen (aurkezpen zientifiko bat eta tekniko bat) eta proba bat, hain zuzen, taldeek egin dituzten robotek misio batzuk egin behar izan zituzten.

Proba horretan Arizmendiko talde bat laugarren geratu zen, Gaztelupeko DBHko taldea, hain zuzen ere, Arizmendi-Ikerlan taldea.

 

 

450.Arizm.Neskak.Lego.1 (id: 8428886)

 

Sailkapen nagusia egiteko robotaren frogaz gain, beste biak ere kontuan hartzen dira, eta sailkapen nagusian sailkatu diren lehenengo hirurak baino ez dira esaten. Beraz, ez dakigu gure hiru taldeak zein postutan geratu ziren txapelketan. Tamalez gure taldeak ez ziren Estatu mailako kanporaketara sailkatu.

Larunbatean beste sari batzuk banatu ziren, adibidez Ekintzailetasunaren Saria. Arizmendi Ikastolako talde batek jaso zuen sari hori. Batxilergoko neska taldea (Arizmendiko neskak) nabarmendu zuen epaimahaiak, besteak beste, zailtasunen aurrean erakutsitako jarrera eta interesagatik.

 

450.Arizm.Neskak.Lego.2 (id: 8461541)

 

Egindako lanarekin oso pozik etorri ziren guztiak, irakasleak zein ikasleak, eta aurrerantzean  ere ilusio berarekin jarraitzeko gogoarekin.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg