Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ekintzailetasun jarrerak eta konpetentziak lantzen dihardute 155 ikaslek.

Bailarako Lanbide Heziketako 155 ikaslek ekintzailetasun jarrerak eta konpetentziak lantzen dihardute egunotan, Mankomunitateko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, antolatutako Agora jardunaldietan, hain zuzen.

Jardunaldi hauen helburua da, Lanbide Heziketako ikasleei ekintzailetasun jarrerak eta konpetentziak lantzeko aukera ematea. Horretarako, Lein graduko ikasleen laguntza izango dute.

Martitzenean lehenengo jardunaldia

Atzo, martitzena, egin zuten lehenengo jardunaldia. Hainbat ziklotako ikasleak elkartu ziren Migel Altuna institutuan. Taldetan banatuta, gai baten inguruan jardun zuten: herritarren bizi kalitatea nola hobetu. Hala, ideia bat garatu behar zuten, eta ideia hori benetan sortzen saiatu. Ziklo ezberdinetako ikasleak elkarrekin lan egitea oso aberasgarria dela esan zuen Xabi Ortiz dinamizatzaileak. Parte-hartzaileak oso gustura geratu ziren egindako lanarekin. Gainera, euren ikasketei begira, jardunaldia oso interesgarria izan zela gaineratu zuten.

Hurrengo jardunaldiak

Bigarren jardunaldia, bihar izango da, eguena; eta, hirugarrena eta azkena, azaroaren 4an, Oñatiko enpresagintza fakultatean.
 

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg