Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ekintzaileentzat Prestakuntza Tailerrak antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak.

Azaroa eta abendua bitartean, ekintzaileei zuzendutako doako tailerrak antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak. Negozio plana, sormena edota kudeaketa ekonomikoa landuko dira bertan.

300 (id: 6491912)

 

Mondraberri- 2015/10/27

 

Debagoieneko Mankomunitateak ekintzaileei zuzendutako hainbat tailer antolatu dituzte azaroa eta abendurako. Ekintzaileentzat Prestakuntza Tailerrak doakoak izango dira eta parte hartzaileek tailer batean edo gehiagotan har dezakete parte. Plaza mugatuak izango dira eta izen-ematea beharrekoa izango da. Bukatzeko, tailerrak egiteko, parte hartzaile kopuru minimoa beharko da.

Hauek dira Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako tailerrak:

Azaroak 16, 18 eta 20: Negozio plana: Nire negozio-ideia bideragarria da? 9:30 – 13:30 (12 ordu)
Azaroak  26: Sormena lantzeko tailerra: Ideiatik, negozio eredura 9:30 – 13:30 (4 ordu)
Abenduak 2: Komertzial plana eta ekintza plana 9:30 – 13:30 (4 ordu)
Abenduak 10: Nire negozioaren kudeaketa ekonomikoa 9:30 – 13:30 / 15:00 – 17:00 (6 ordu)
Abenduak 17: Tributazioa mikroenpresetan 9:30 – 13:30 / 15:00 – 17:00 (6 ordu)

Hemen, Ekintzaileentzat Prestakuntza Tailerren gaineko informazio gehiago.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg