Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ekainaren 21ean EKITEN ekintzailetzako programaren enpresa-proiektu onenen sariak banatu zituen Mondragon Unibertsitateak.

Proiektu bideragarrienak eta enplegu eta aberastasun gehien sortzeko gaitasuna dutenak. Horiexek dira Mondragon Unibertsitateko “Ekiten” ekintzailetza-programaren epaimahaiak 2011-2012 edizioko irabazleak aukeratzean kontuan hartu dituen premisak.

Guztira 154 ikaslek hartu dute parte, 48 proiekturen bidez. Halatan bada, zabor poltsetan barra-kodeak ezartzeko proiektu batek (Enpresa Ideia Berrien Lehiaketa), baserriko produktuak sustatzeko ekimen batek (Landa Ingurunearen Garapena), eta turismo birtualeko esperientzia batek (Gazteria, Aisia eta Kirola) eskuratu dituzte hiru kategorietako lehen sariak.

Lehiaketa urtez urte indartuz doa, eta ikasleengan ekintzailetzaren kultura txertatzea du helburu, baita ikasleek euren enpresak sortzea eta negozio berriak abian jartzea ere, ingurunea garatzen laguntzeko. Lehiaketa duela sei urte eratu zen kategoria bakar batekin, eta aurten Gaztempresak bultzatutako Enpresa Ideia Berrien Lehiaketaren VI. edizioa; Debagoienako eta Debabarrenako landa-garapenerako agentziek babestutako Landa Ingurunea Garatzeko Ideien eta Proiektuen Lehiaketaren IV. edizioa; eta Kimu Berrik babestutako Gazteria, Aisia eta Kirol Ideien Lehiaketaren III. edizioa izan ditugu. Izan ere, unibertsitatea eratu zen unetik bertatik indar berezia jarri baitu ekintzailetzan, hainbat helburu batean biltzeko: Berrikuntzaren kultura sustatuz eta sormena bultzatuz, enplegua sortzea eta lehiakortasuna hobetzea; autoenplegua eta ekimen berriak indartzea; eta diziplina arteko lan-taldeak bultzatzea.

Hauek dira sarituak Gazteria, Aisia eta Kirol Ideien III. Lehiaketan:

1. saria:  Ideiaren izenburua: Egin turismoa, etxean kirola egiten duzun bitartean. Taldea: Alexander Salo. Ingeniaritza Informatikoko ikaslea.

2. saria: Ideiaren izenburua: Groupsportview. Taldea: Markel Ansoategui, Unai Blanco, Dani Maestro eta Ibai Sarasola. Telekomunikazioetako Ingeniaritzako ikasleak.

3. saria: Ideiaren izenburua: Community DJ. Taldea: Unai Ulibarri, Asier Goikoetxea, Mikeldi Latorre eta Lander Balza. Mekanikako Graduko, Proiektuen Berrikuntza eta Kudeaketako Masterreko, Ingeniaritza Informatikoko eta Produktu eta Zerbitzuen Diseinuko Masterreko ikasleak.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg