Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ekainaren 19an izango da bigarren LANBAI enplegu eta formazio azoka.

MU-k Arrasateko Udalaren eta Lanbideren laguntzarekin antolatu du aurtengo ekitaldia. Garaia Berrikuntza Gunean lan poltsen eta enpresa eta erakundeen guneak jarriko dituzte. Unibertsitateak eta Udalak azokaren antolakuntza eta garapenerako elkarlan hitzarmena sinatu dute.

595 (id: 178673)

 

Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkiak: MAA / 2014ko ekainaren 6a, eguakotxa



Graduatuak eta enpresa eta erakundeak harremanetan jarri eta graduatu ondoren dauden formazio aukera espezializatuak ezagutzeko helburuarekin, LANBAI bigarren Enplegu eta Formazio azoka egingo dute datorren ekainaren 19an. Gaur goizez MU-ko errektoretzan egin duten aurkezpenean, Inazio Azkarragaurizar alkateak, Iosu Zabala errektoreak eta Maria Elena Mondragon Lanbideko arduradunak hartu dute parte. Bertan esan dutenez, LANBAI azoka lan bila dabilen edozeinentzat bideratuta izango da.

Hitzordua datorren ekainaren 19an izango da, 15.00tatik 19.00tara. Azokak lau gune desberdin izango ditu: lan poltsa eta orientazioaren gunea, curriculumak uzteko egokitutako enpresa gunea, elkarrizketak egiteko gunea eta unibertsitateak duen formazio espezializatuari zuzendutako gunea. Azken honetan, unibertsitate masterrak eta profesionalei zuzendutako prestakuntza azalduko da. Enpresa eta erakundeen gunean, arlo edo sektore desberdinetako enpresak egongo dira, bakoitza bere stand propioarekin eta interesatuek curriculumak pertsonalki uzteko aukera izango dute bertan.

Momentuz, 20 enpresa baino gehiagok baieztatu dute beren presentzia. Besteak beste, Fagor Ederlan, Cikautxo, Dnobat Group, Decathlon, Eures, Fundacion Novia Salcedo eta Ulma izango dira azokan.

Gaur goizeko aurkezpena, Arrasateko Udalaren eta Mondragon Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko aprobetxatu dute Iosu Zabala errektoreak eta Inazio Azkarragaurizar alkateak. Hitzarmen honekin Udalak LANBAI azokaren antolakuntza eta garapenerako elkarlana bultzatu nahi du. Inazio Azkarragaurizarrek azaldu duenez "etorkizunera begira Arrasateko garapenari bultzada" eman nahi zaio hitzarmen honekin.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg