Inicio de sesión

PostHeaderIcon EikenTalent 2014 lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, ekainaren 4an, Aretxabaletako campusean.

Ekainaren 4an, EikenTalent 2014 ikus-entzunezko proiektu eta ideien sari banaketa ekitaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campuseanEikenek (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra) bultzatzen du EikenTalent lehiaketa, eta bere xedea da sustatzea gazte unibertsitarioen artean ekintzailetasuna eta enplegua.

Lehiaketa zuzenduta dago gazte unibertsitario ez profesionalei. Aurkeztutako proiektuak egon daitezke eginda taldeka zein bakarka, eta izan daitezke era askotakoak: dokumentalak, telebista saioak, film laburren proiektuak... Zazpigarren edizio honetan, guztira, 38 lan aurkeztu ziren eta horietatik 12 pasatu dira finalera.

Urtero bezala, lehiaketan parte hartu dute EAEko unibertsitate guztietako ikasleak, tartean Mondragon Unibertsitatekoek. Finalistek hainbat sari irabazteko aukera izango dute: formakuntza bekak, EITBren 1.000 euroko saria, adituek zuzendutako tutorizazioak...

Oraingoa da lehenengo aldia EikenTalent-en sari banaketa fakultate batean egiten dela, izan ere, zazpigarren edizio honetatik aurrera, ekitaldi hori ibiltaria izango da. Hala, hurrengo urtean, beste unibertsitate batek hartuko du ekitaldia antolatzearen ardura.

Ekitaldia 18:00etan hasiko da. Sarrera librea da, baina, parte hartu ahal izateko, derrigorrezkoa da betetzea izen-ematea orria. Maiatzaren 29a dago irekita izena emateko epea.

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg