Inicio de sesión

PostHeaderIcon Diseinura zuzendutako Dreamworks

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Estrategikoko masterreko ikasleek Mondragon Taldearentzako proposamenak aurkeztu zituzten Otaloran, BAC Mondragonek antolatutako Dreamworksean.

Joan den ostegunean, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Produktuen Diseinu Estrategikoko eta Elkartutako Zerbitzuetako Masterraren lehenengo mailako ikasleek Produktu-Zerbitzu Sistemen 5 proposamen aurkeztu zituzten, Mondragon Taldearentzat garatuak, BAC Mondragonek antolatutako Dreamworksean. Aurkezpena Otalora jauregian egin zen, korporazioko enpresetako berrikuntza arduradunen aurrean (Ulma, Danobat, Fagor Group, Alecop, Orbea, Coinma, LKS, IF, etab.). Masterreko irakasleek diseinura zuzendutako Design Thinkingari buruzko sarrera labur bat egin ondoren, ikasleen proposamenak aurkeztu ziren.

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg