Inicio de sesión

PostHeaderIcon Diseinu Estrategikoko masterreko ikasleek Euskadiko hainbat helmuga turistikotarako produktu eta zerbitzu berritzaileen proposamenak aurkeztu dituzte, KIMU BERRI ekimenaren barruan.

MU-MGEPeko Produktu eta Zerbitzu Elkartuen Diseinu Estrategikoko masterreko lehen mailako ikasleek “Design Thinking turismoan berritzeko: produktu eta zerbitzu berriak Euskadiko helmuga turistiko iraunkorretarako” proiektuan lortutako emaitzak aurkeztu zituzten, LKS, S.Coop.ek sustatuta, KIMU BERRI ekimenaren esparruan.

Ekimenak MU-MGEPeko Produktu eta Zerbitzu Elkartuen Diseinu Estrategikoko masterreko ikasleen gaitasun sortzaileei probetxu ateratzea nahi zuen, produktu eta zerbitzu turistikoen berrikuntza sustatzeko eta sortzeko helburuarekin, iraunkortasunean eta pertsonengan zentratutako diseinu estrategikoaren bitartez.

LKSk 10 urte baino gehiagoko lankidetza dauka turismoaren sektoreko eragile publiko zein pribatuekin.Euskadin aurreko bi legealdietan aholkularitza horrek eman dio laguntza teknikoa Eusko Jaurlaritzari EAEko turismo politika diseinatzeko, eta udalekin eta turismo lankidetzako erakundeekin ere parte hartu du, dinamizazio turistikoa lantzeko eta turismoaren bidez lurraldeak garatzeko eta sare ekonomikoa dibertsifikatzeko estrategiak diseinatzeko.

Masterrean, ikasleen prestakuntza eta espezializazioa eko-berrikuntzan zentratzen da, esperientzien diseinuan eta produktu eta zerbitzuak diseinatzeko estrategian, oso ahalmen handia aurkezten du, eta LKSk oso positibo baloratu du, turismoaren sektorean ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko helburuari dagokionez.Ekimena bertan bazkide edo aliatu moduan parte hartu zuten eta ondorioztatzen den proposamenaren onuradun potentzialak diren Euskadiko hainbat helmuga turistikoren hautaketa batean ezarri da.Horrela, LKSk eskatuta, proiektuaren helburua izan da zerbitzu eta produktu iraunkor eta berritzaileetarako ideia berriak proposatzea, Euskadiko lau helmuga turistikotarako:Vitoria-Gasteiz, Getxo, Oñati eta Euskadi bera oro har.

Proiektua hiru fasetan banatu da:Lehenengo fasean esplorazio bat egin zen, zeinean ikasleek helmuga turistikoen ezaugarriak aztertu zituzten eta aukera potentzialak detektatu zituzten, turismoan dauden azken joerekin kontrastatuz.Asmakuntzaren bigarren fasean ikasleek produktu eta zerbitzu berritzaileen 12 kontzeptu berri baino gehiago proposatu zituzten.Eta hirugarren fasean talde bakoitzak zerbitzu edo produktuaren kontzeptu bat garatu du, helmugaren ezaugarriekin bat eginda.Ikasleek MUko DBZko irakasleen eta ikertzaileen zein estrategian eta turismoan espezializatutako LKSko aholkularien babesa eta jarraipena izan dute.

LKSren lankidetzari esker, ikasleak munduan hiri, eskualde eta herrialde askoren ekonomiarako estrategikoa den sektore batera hurbildu ahal izan dira, eta LKSk, bere aldetik, ideia iraunkor eta berritzaileen bateria bat lortu du, merkatuan sartzeko aukerarekin.

Jarduera hau KIMU BERRIren 2013/2014 ikasturtearen Ekintza Planaren barruan kokatzen da; ekimenaren helburua Debagoienean gazteen ekintzailetza sustatzea, horretarako gazteriaren soziologiaren gaiak eta teknologiak erabiliz.  

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg