Inicio de sesión

PostHeaderIcon Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka ospatuko da apirilak 17 eta 18an.

Hamar urte dira Debagoieneko Mankomunitatea, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ekimen hau antolatzen hasi zela. Egitasmoa Kulturateko Klaustroan zabalduko da.

 (id: 3203095)

 

Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokak 10.edizioa izango du aurten, apirilaren 17 eta 18an. Hamar urte dira Debagoieneko Mankomunitatea, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ekimen hau antolatzen hasi zela. Helburu nagusia, hasieratik izan da, Lanbide Heziketa ezagutzera ematea eta lan-merkaturako balizko aukera bezala aurkeztea; bereziki gazteei, baina baita langile, guraso eta orokorrean herritarrei ere.

 Jadanik milaka dira Kulturateko klaustroan jartzen diren standetatik pasatutako bisitariak eta badirudi pixkanaka emaitzak lortzen ari garela; lanbide heziketa ikasi daitekeen eskualdeko 7 ikastetxeetan 1.120 ikasle daude matrikulatuta, 30 ziklo desberdinetan.

Lanbide Heziketaren ezaugarri bat aipatzearren eskaintzen dituen ibilbide edo aukera desberdinak dira. Lanbide Heziketa aukeratzerakoan, bide guztiek zabalik jarraitzen dute; unibertsitatean jarraitzeko, edo alderantziz, unibertsitatetik lanbide heziketara joateko, erdi-mailako zikloetatik goi-mailakoetara pasatzeko, edota Dual sistemaren bidez, enpresan lan egin bitartean, lanbide heziketa ikasteko. Azken urte hauetan ezagutu ditugun esperientziek horixe erakutsi digute,hain zuzen.

 Beste ezaugarrietako bat, enpresarekin duen harreman estua da. Lanbide Heziketak bi urtetan lanerako prestatzen ditu pertsonak, eta hainbat ziklotan laneratzea %100a da; harreman estu hori islatzeko, aurten, GOIAZ! Azokara enpresen presentzia ere ekarri nahi izan dugu. Eskualdeko hainbat enpresek dituzten langile beharrak zeintzuk diren azalduko dute, lan eskaintzak publikatu eta lan-elkarrizketak bertan eginez.

Lanbide heziketako ikastetxeez gain, eskualdean prestakuntza eta enplegu-zerbitzuak eskaintzen dituzten beste hainbat erakundek ere parte hartzen dute Azokan. Beraz, gonbidatu nahi zaitugu apirilaren 17 eta 18an Kulturatera etortzera eta eskualdeko prestakuntza eskaintza paregabea ezagutzera. Formazioak lanerako prestatzen zaituelako!

 

EGITARAUA

 (id: 3227903)

 (id: 3263064)

Iturria: mondraberri.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg