Inicio de sesión

PostHeaderIcon Debagoienak ere erakutsiko du bere eskaintza Fiturren

Gaur, eguaztena, hasi eta domekara arte izango da Madrileko azoka eta Debagoienak Euskadiren 1.000 metro karratuko erakustokian izango du bere txokoa.

Gaur, eguaztena, hasi eta domekara arte zabalik izango ditu ateak Fitur turismo azokak Madrilen. Eta hantxe, Debagoienak ere izango du bere txokoa, Euskadiko standean, hain justu ere.

Aurreko aldietan ez bezala, Euskadiren 1.000 metro koadroko standa ez da lurraldeen arabera banatuko, gaika baizik. Honako gai hauetan banatuta egongo da:

  • Hiriko Txangoak deituriko erakustokian Bilbo, Donostia eta Gasteizeri buruzko informazioa egongo da.
  • Beste erakustoki bat Gastronomia eta Enoturismoa atalari zuzendua dago. Bertan sagardoak eta Getariako Txakolinak euren lekua dute.
  • Natura eta kirola gogoko dituztenek informazioa biltzeko gune bat ere badute, Natura Aktiboa izenekoa.
  • Laugarren erakustoki bat, Euskadi izenekoa, eskaintza ezberdinen guneetarako sarrera da eta bertan informazio orokorreko liburuxka bat eta ostatu hartzeko toki guztiak biltzen dituen argitalpen bat banatuko dira.

Ignaziotar lurraldea eta bailarako ibiblideak

Debagoiena Euskadin Barrena erakustokian dago ikusgai. Bizkaiko eta Arabako eskualdeekin batera, Gipuzkoako kostaldearen zein barnealdearen eskaintza biltzen du. Bada, Debagoienari dagokionez, bi informazio mota daude ikusgai, Ana Heriz Mankomunitateko turismo teknikariak azaldu duenez: Ignaziotar lurraldeari lotutakoa eta bestelako baliabide turistikoen gainekoa, hau da, Bergara, Oñati eta Arantzazuren gaineko informazioa zein bailaran egin daitezkeen ibilbideena.

Debagoieneko ordezkaririk ez

Aurreko urteetan ez bezala, aurten ez da bailarako ordezkaririk egongo Fiturren, Ana Herizek azaldu duenez. Urtean barrena egiten diren azokak bost eskualderen artean banatzen dituzte eta aurten ez zaio Debagoieneko ordezkariei Fiturren egotea egokitu. Bai, aldiz, datorren hilean Iruñean egingo denean.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg