Inicio de sesión

PostHeaderIcon Debagoiena, enpresa berritzaile gehien dituen eskualdea.

Hamar langile edo gehiago dituzten enpresa berritzaileen ehunekoan, Debagoiena da nagusi Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdeen artean, eta Donostia hiriburuen artean. Izan ere, irizpide horri jarraituta Gipuzkoa da Euskadiko lurralderik berritzaileena. Eustaken zabaldu duen ‘Berrikuntzaren inkesta. Eskualdeak 2014’-ren arabera, hamar langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 37,1ekoa izan zen 2014an Euskal AEn, %40tik gorakoa Gipuzkoan.

Zehazkiago, Gipuzkoako zazpi eskualdeetako bostean, hamar langile edo gehiagoko enpresen % 40 baino gehiago ziren berritzaileak 2014an: Debagoienan, % 47,1; Goierrin, % 44,0; Tolosaldean, % 41,8; Urola Kostan, % 40,5; eta Donostialdean, % 40,4. Araban, tamaina horretako enpresa berritzaileen presentzia handiena Kantauri Arabarra (% 42,2) eta Arabako Besteak eskualdetan (% 40,7) dago. Azkenik, Bizkaian, % 40tik behera bada ere, Durangaldea da berrikuntza egiten duten enpresen ehuneko altuena duen eskualdea (% 38,9), eta atzetik Plentzia-Mungia (% 38,4) eta Enkarterri (% 36,9) ditu.

Enpresa berritzaile gutxien dituzten eskualdeei dagokienez, aipatzekoak dira Arabako Errioxa (% 30,9), Markina-Ondarroa Bizkaian (% 33,4) eta Bidasoa Beherea Gipuzkoan (% 37,3). Hiriburuetan berrikuntza egiten duten hamar langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen 2014ko datuei erreparatuz gero, Donostia gailentzen da (% 42,2); sei puntu baino gehiago ateratzen baitizkie Gasteizi (% 36,1) eta Bilbori (% 33,7).

Iturria:eldariovasco.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg