Inicio de sesión

PostHeaderIcon Colour & Trim proiektuen sari banaketa.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko 46 ikaslek euren proiektuak aurkeztu dituzte, Industria Diseinuko Berrikuntza Zentroak (DBZ) Maier S. Coop-en laguntzarekin antolatutako Colour & Trim formazioaren barnean. Horrela, ikasle bakoitzak ikasturte honetan Premiun alderdiarekin, Colour & Trim formazioan oinarrituta eta Maier Technology Centrek proposatutako planteamendu eta gaiarekin proiektu oso bat garatu dute.

Ikasleek Colour & Trim diseinu proposamenak landu zituzten, zeintzuetan Premium kontzeptua garatu zuten, automobilgintzaren sektorera emozioa eta logika (reason & emotion) eramanez.

Landu ziren proposamenak ibilgailuaren barruko eta kanpoko produktu hauetan zentratu ziren:

  • Ibilgailuko aurrealdeko aginte-panela. .
  • Atearen paneleko heldulekua.
  • Aurrealdeko modulua.
  • Ibilgailuko alboetako gainleihoak.

Materialen azterketa, berrikuntza, grafikoen aplikazioa, detailearen garrantzia eta osotasunaren armonia bezalako alderdiak hartu ziren kontuan proiektuak baloratzeko orduan.

Zazpi izan ziren nabarmendutako proiektuak hainbat kategorietan banatuta:

Proiektu onena:

  • Aitor Calvo, Shinning/Mat proiektuarekin
  • Beñat Garay, Substantiated Indulgence proiektuarekin
  • Aitor Urbina, Boreal Heart proiektuarekin

Materioteka onena:

  • Jone Ezcurra, Quiet Quality proiektuarekin
  • Aitor Urbina, Boreal Heart proiektuarekin

Berritzaileenak:

  • Xabier Abel, Flat Faces proiektuarekin
  • Nerea Asensio, Peacock proiektuarekin
  • Ane Castaño, H20 Prem proiektuarekin

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg