Inicio de sesión

PostHeaderIcon Changemaker Lab priektua hasiko da Mondragon Unibertsitatean.

Changemaker Lab iraupen motzeko programa bat da. Bertan, fakultate eta gradu ezberdinetako jendeak era praktiko batean elkarrekin ikasten dute. ekintzailetza sustatuz.

2019·01·28

$titulo.getData()


Badakizu zer den Changemaker Lab? Iraupen motzeko programa bat da. Bertan, fakultate eta gradu ezberdinetako jendeak era praktiko batean elkarrekin ikasten dute Ekintzailetza sustatuz, eta talde multidisziplinarretan dauden pertsonen potentziala esplotatu eta erabiliz.

Changemaker Lab-eko metodologiak Mondragon Team Academy-n du jatorria, talde ekintzaileen garapen eta hazkundearen jarraipenean oinarrituta.

Oraingoan, Mondragon Unibertsitatean gauzatuko den Changemaker Lab honetan, TZBZ kooperatiba izango da ekimena bideratuko duena.

Changemaker Lab otsailaren bukaeran hasiko da eta bootcamp formatuko 6 modulu izango ditu, Mondragon Unibertsitateko fakultate desberdinetan gauzatuko direnak.

Moduluak:

  • 0: Aurkezpena - otsailak 22 Oñatiko campusean.
  • 1: Akelarrea (talde ezagutza) - martxoak 1 eta 2 Bilboko campusean (Bilbao Berrikuntza Faktoria)
  • 2: Berrikuntza + Negozio ereduak, estrategia eta bezeroa - martxoak 15 eta 16 Orona Ideo campusean
  • 3: Diseinua - apirilak 5 eta 6 Polo Garaian
  • 4: Marka, marketina eta salmentak - maiatzak 10 eta 11 Aretxabaletako campusean
  • 5: Pitching - maiatzak 31 Oñatiko campusean
  • 6: Talde ebaluazioa + Madrilera espedizioa - ekainak 6,7 eta 8* 

*Madrileko espedizioaren datak aldatu daitezke, taldearen beharren arabera.

Mondragon Unibertsitateko ikasle guztientzako irekita dagoen programa da Changemaker lab. Ideiak proiektu erreal bilakatzen ikasiko duzu!

Eman izena otsailaren 15a aurretik cml@mondragon.edu helbidera idatziz.

Iturria: mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg