Inicio de sesión

PostHeaderIcon Carl Rohde Goi Eskola Politeknikoan izan da

Bilbao Design Academyk antolatuta, eta Mondragon Unibertsitateko lankidetzarekin, 50 ikeslek kontsumoko azken joeren inguruko prestakuntza saioa egin dute “Cool City Hunt Mondragon” izeneko jardunaldiaren baitan.

Gaur, ostirala, “Cool City Hunt Mondragon” izeneko jardunaldia ospatu dute Goi Eskola Politeknikoan, Arrasaten.  Bilbao Design Academyk antolatuta, eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetzarekin, jardunaldia goizeko 10:00etan jarri da martxan, eta eguerdiko 13:00ak arte luzatu da. 

Bertan, Mondragon Unibertsitateko 50 ikaslek kontsumoko azken joeren gaineko prestakuntza saioa jaso dute, eta horretarako, Carl Rohde Utrecheko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariaren eskola magistrala jaso dute.  Rohde hainbat telebista kateetan marketin aholkularia ere bada, eta baita joera berrien bilaketan aditua.

Ikasleen prestakuntza, baina, ez da gaurko eskola magistralarekin amaituko. Rohde Science of the Times sareko zuzendaria da, eta Holandako Fontys unibertsitatearekin batera, Cool City Hunt proiektua jarri du abian, enpresa-munduaren eta esparru akademikoaren arteko lankidetza bultzatzeko.

590 (id: 8705256)

 

Gauzak horrela, euren inguruan erakargarriak -ingelesez “cool”- iruditzen zaizkien eta hazteko potentziala duten iragarki, argazki, produktu eta diseinuak bilatzea eta proiektuaren lineako mundu-sarean txertatzea izango da Mondragon Unibertsitateko ikasleen zeregina datozen hilabeteetan.

Science of the Times sarean, mundu osoko hogeita hamar unibertsitate baino gehiagoko ikasleen arabera “cool” diren milaka iragarki, argazki, produktu eta diseinu daude jasota; eta, beraz, kontsumoko azken joeren ikuspen paregabea eskaintzen du.  Adidas, Microsoft eta Philips enpresek, besteak beste, informazio hori erabiltzen dute produktu berriak garatu edota euren taldeetan sormena bultzatzeko.     

“Coolhunting” diziplina

Coolhunting” deritzona kontsumitzailearen motibazio, behar eta lehentasunetan gertatzen diren aldaketak guztiz hedatu aurretik antzemateko helburua duen diziplina berria da, eta adituen esanetan “indar handia ari da hartzen”. Diseinuaren, merkataritza-ikerkuntzaren eta estrategia korporatiboaren erdibidean dago.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg