Bigarren eskuko liburu azoka jarriko dute gaur Arizmendiko ikasleek.
Batxilergoko lehen mailako ikasleek ikasbidairako dirua lortzeko bigarren eskuko liburu azoka jarriko dute gaur arratsalez Seberon. Liburuek 2 eta 4 euro arteko prezioa izango dute.
Datorren ikasturteko ikasbidaia finantzatzeko helburuarekin, bigarren eskuko liburu azoka jarriko dute gaur ilunkaran Seberon Arizmendi Ikastolako batxilergoko lehen mailako ikasleek. Pintxo-potearen ordu berean bi eta lau euro arteko salneurria izango duten liburuak erosteko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren herritarrek. Aipatu, saltzen den liburu bakoitzeko tortila edo etxeko bizkotxo zati bat eskainiko dutela ikasleek.
Iturria: MONDRABERRI.com