Inicio de sesión

PostHeaderIcon Bideoz egindako curriculum onenak saritu diraNiNEU Bideo Curriculum Vitaeko Lehiaketan

Goiaz! azokaren barruan, lehiaketako sariketa ospatu da Kulturaten, guztira 18 bideo aurkeztu direlarik. Langabeen kategorian Maitane Diazek lortu du lehen saria, eta ikasleen artean Omar Gonzalezek.

Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketako Azokaren barruan, gaur arratsaldean NiNEU Bideo Curriculum Vitae Lehiaketako sariketa ospatu da.

Oihane Altuna eta Idurre Arbulo gazteek egin dituzte aurkezpen-lanak, Kulturaten egindako ekitaldian.

Antolatzaileek azaldu dute 18 pertsonek parte hartu dutela lehiaketan, partaide guztien lana txalotu duelarik.

Aipatzekoa da partaideen artean pakistandar jatorriko hiruzpalau lagun ausartu direla, kamera aurrean, euren kurrikuluma azaltzera.

Hiru kategoria izan dira guztira: ikasleak, langabeak eta langileak. Langileen kategorian partaide bakarra egon da, eta gainera ez du baldintza bat bete. Ondorioz kategoria horretako sariketa hutsik utzi da.

Langabeen kategorian, ordea, 6 bideo aurkeztu dira. Lehen saria Maitane Diazek lortu du, bigarrena Cristian Pozok eta hirugarrena Yasir Rajak.

Ikasleen kategoriara 10 ikus-entzunezko aurkeztu dira. Lehen saria Omar Gonzalezek lortu du, bigarrena Yasmina Morenok eta hirugarrena Lorea Pozak.

Gogoratu Goiaz! azokak zabalik jarraituko duela bihar: Goizeko 9:00etan MUko irakasle Ane Bilbaok “Nola zaindu dezaket nire erreputazioa Interneten” izeneko hitzaldia eskainiko du, eta handik ordu eta erdira (10:30) HEZIBI programaren esperientziaren berri emango dute Miguel Altuna Institutukoek. 

Goizari beste hitzaldi batek emango dio amaiera, Karmele Mancisidor eta Jose Manuel Bergaretxe MUko Enplegu Zentroko orientatzaileek eskainiko dutena, “Bekak eta praktikak” titulupekoa.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, enplegua bilatzerako orduan sare-sozialek duten erabilgarritasunaz mintzatu da IKTetan irakasle eta ikerlaria den Miguel Fernandez Arrieta.  17:00 eta 19:00ak bitartean, berriz, hezkuntza zein lan arloko orientatzaileek bertaratzen direnen zalantzak argituko dituzte. 

Azokari amaiera emateko, guraso eta orientatzaileei zuzendutako hitzaldia eskainiko du MUko Itziar Perezek, “Nola lagundu gure seme-alabei beren etorkizunari buruzko erabakiak hartzen” izenekoa.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg