Inicio de sesión

PostHeaderIcon Bidaia esperientziak partekatzeko “Ostegun Bidaiariak” lehiaketaren bigarren edizioa martxan da.

Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko asmoz sortu zen Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik. Ihazko parte hartze handia ikusirik aurten ere martxan jarri da ekimena. Debagoienean jaio edo bizi den edonork har dezake parte, banaka zein taldeka. Ekimenaren helburua da bidaia egingarriak ezagutzera eramatea, merkeak eta praktikoak.

Baldintzak

Bidaiak azken 5 urteotan egindakoak izan behar dira eta parte hartzaileen adin tartea 20-40 urte bitartekoa izango da. Parte hartzaileek diaporamen laburpen bat eta argazki batzuk aurkeztu beharko dituzte eta aurkeztutako lanen artean 4 izango dira aukeratuak. Aurkezpenak euskaraz egin beharko dira, diaporamaren iraupena 30-60 minutu bitartekoa izango delarik. Hainbat irizpideren arabera egingo da aukeraketa: diaporamen kalitatea, bidaiaren egingarritasuna eta praktikotasuna.

Sariak

Guztira bi sari banatuko dira; sari nagusia 200 euro eta bigarrena 100 euro. Sariak publikoarean boto bidez aukeratuko dira.

Publikoaren botoa

Irabazleak publikoak aukeratuko ditu. Aretxabaletako tabernetan dauden buzoietan egin ahal izango dute bozka ikusleek diaporamen ostean. Lanetan egingarri diren bidaietarako ideia iturri izateari eman nahi zaio garrantzia.

Izen ematea

Apirilaren 7tik maiatzaren 7ra bitartean aurkeztu beharko dira bidaiaren laburpena eta argazkiak gazteria@aretxabaleta.net helbidera idatziz edo 943 71 18 62 telefonora deituz.

Iturria: ARTEMAN.org

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg