Inicio de sesión

PostHeaderIcon Banatu dira EikenTalent 2014 lehiaketaren sariak.

Atzo, ekainak 4, banatu ziren Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean, EikenTalent 2014 ikus-entzunezko proiektu berrien lehiaketaren sariak. Lehiaketaren edizio honetan, Lohitzune Amatriak eta Paula Besgak eta Leire Berturenek, azken bi horiek Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiak, jaso zituzten sari nagusiak.

 

Banatu dira EikenTalent 2014 lehiaketaren sariak

Eiken Euskadiko ikus-entzunezko klusterrak antolatzen ditu EikenTalent sariak eta zazpigarren edizio honetara, EAEko unibertsitateko ikasleek egindako 38 proiektu berritzaile aurkeztu dira. Horietatik guztietatik, 12 egitasmo iritsi ziren atzoko finalera.

Makina bat sari banatu ziren atzoko ekitaldian (sarrerak, ekitaldietan parte hartzeko gonbitak...), baina, bi izan ziren emandako sari nagusiak:

  • EITB saria: Lohizune Amatria. Proiktua: Berrikarin. Saio hori umeei zuzendutako informatibo laburra da. Marrazkien bidez azalduko zaizkie gaztetxoei eguneko albiste nagusiak.
  • EikenTalent saria: Paula Besga eta Leire Berturen. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasle ohiek Kanpotarrak izeneko proiektua aurkeztu zuten. Reality bat da Kanpotarrak. Proiektu horretan, atzerritar talde bat herri batera iristen da eta, bertan, lagunak nola egiten duten ikusten da.

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg