Inicio de sesión

PostHeaderIcon Balio kooperatibisten eta ekintzailetasunaren gaineko Aktion jardunaldia izango da egubakoitzean.

Balio kooperatibistak konpartitzeko eta horien gaineko gogoeta egiteko, Aktion jardunaldia egingo dute, beste urte batez, Garaia Berrikuntza Gunean. Egubakoitzean, hilak 16, izango da.
Beste urte bateko Aktion jardunaldiko une bat. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurten, Login Lan junior kooperatibak lagundu du ekitaldia antolatzen, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearekin batera. Garaiako Living Lab-ean izango da Aktion jardunaldia. Zenbait bisita eta hitzaldi interesgarri izango dituzte parte-hartzaileek.
Gogoeta egiteko gai gisa hauek proposatuko dituzte: Pasioa, konpromisoa, apaltasuna, esfortzua, bizirik al daude balio hauek?, Zer egin dezakegu ekintzailetasuna bizirik mantentzeko?, Gaur egungo gazteek  ba al dakite amesten?, Ez dago  arrakastara heltzeko igogailurik, eraiki zure eskailerak.

Egitarau hau prestatu dute:

09:00 Materiala Ematea
09:15 Aurkezpena
09:30-10:45 Estimulatu. Amancay eta Zestoako Antzerki taldea. Interpretazio munduko teknikak oinarritzak hartuz, kooperazioa eta elkarlana sustatuko dituzte.
10:45 -12:00 Garatu. Mundu Kafea. Hainbat mahai antolatuko dira istorio banarekin. Mahai bakoitzeko istorioei erantzunkizun bat emateko lan egingo da.
12:00-13:00 Motibatu. Hiru ekintzaileren esperientziak ezagutzeko aukera izango da: Mikel Yerobi argazkilari eta bideo editorea; Goiener kooperatiba; Sustraibarri; eta Igor Urien Formula 3ko pilotua.
13:00-13:30 Lanen aurkezpena
13:30-14:30 Axi Muniain surflariaren berriketaldia
14:30 Agurra eta luntxa

Izenematea zabalik dago honako helbidean: aktibatu@gmail.com.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg