Inicio de sesión

PostHeaderIcon Badator LANBAI III.

Ekainaren 9, 10 eta 11n, lan bila edo formazio bila dabilen ororentzat irekia den azoka izango dugu Arrasaten.

Hiru egunetan zehar, hainbat ekimen egongo dira.

Ekainaren 9 eta 10ean, lan bilaketara bideratutako tailerrak izango ditugu Arrasaten, Kulturaten hain zuzen ere. Hemen ikus daiateke tailerrei buruzko informazio guztia. Tailerrak dohainik izango dira baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da.

Ekainaren 11n berriz, azoka egongo da MONDRAGON UNIBERTSITATEAk Garaia berrikuntza gunean duen eraikinean. Hirugarren edizio honetan ere, curriculumak uzteko aukera egongo da 36 enpresa eta erakunderen stand-etan, elkarrizketak egiteko aukera 34 stand-etan, eta beka eta diru laguntzen informazioa eta lan poltsetan izana emateko aukera baita ere.

Bestalde, formazioari buruzko informazio bila bazabiltza, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk, gradu, unibertsitate master, profesionalentzako prestakuntza eta heziketa zikloei buruzko informazioa eskainiko du.

Aurten ere, aurreko edizioan bezala, MONDRAGON UNIBERTSITAEAk, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzuaren, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioaren babesarekin kontatzen du guzti honen antolaketan.

Azokari buruzko informazio guztia hemen

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg