Inicio de sesión

PostHeaderIcon Badator Komunikaldia 2015!

Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien fakultateak (HUHEZI) hamargarrengoz antolatu ditu Komunikaldia izeneko jardunaldiak. Komunikaldia Garaia Berrikuntza Gunean egiten den goiz bakarreko ekitaldia da. Bertan jorratzen dira gai monografiko baten bueltan interesgarriak diren esperientzia ezberdinak.

Aurtengo gaia ondorengoa da: Porrota, arrakastaren ernamuina. Gai honekin ekintzailetasunari aupada eman nahi diogu. Hots, adierazi nahi dugu gaur egungo ekintzailetasunaren paradigmetan ezinbestekotzat jotzen dela, asmatzea bezainbat, asmatu ez eta esperientzia zapuztuetatik ikastea, esperientzia horietatik ateratako ikasbideak ezin aberatsagoak direlako.

Aurtengo Komunikaldia, martxoaren 11n izango da, Garaia Berrikuntza Gunean. Guztiok gonbidatuak zaudete jardunaldira!

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg