Inicio de sesión

PostHeaderIcon Autoenplegua sustatzeko saioak antolatu ditu Mankomunitateak

Mankomunitateko garapen agentziak autoenplegua sustatzeko tailerrak antolatu ditu, krisi garaian autoenpleguak eskaintzen dituen irtenbideak ezagutzera emateko asmoarekin. Honez gain ekintzaile berrientzat eta enpresa txikientzat ere tailerrak izango dira.

Debagoienean autoenplegua sustatzeko asmoarekin saio desberdinak egingo ditu Debagoineko Mankomunitateko Garapen Agentziak. Saio hauetan autoenpleguaren potentzialtasuna adierazi, eta edozein modutako enpresa bat zabaldu aurretik egin beharreko azterketa prozesuaren garrantzia azpimarratu nahi da, horrela, arriskuak gutxitu eta arrakastarako aukerak handitzeko.


Saio hauek negozio ideia bat izan edo ez duten edozein debagoiendarrei begira antolatu dira. Krisi garaian autoenpleguak eskaini ditzaken soluzioak azpimarratu nahi dira saioetan, eta faktore kritikoetan eztabaidatu nahi da, ekimen berriaren arrakasta ziurtatu edo porrota ekiditeko.


Saio hauek bi aste barru hasiko dira Antzuolan, eta Arrasatera datorren maiatzaren 7an helduko dira. Etxaluze eraikinean egingo den saioan parte hartu nahi duenak datorren apirilaren 26a du izena emateko epe moduan, 943793090 telefonora deituta edo rgarcia@debagoiena.net helbidera idatzita.  Maiatzaren 7ko saioa gazteleraz egingo dute.


Enpresa txikientzat tailerrak


Saio hauez gain Debagoieneko Mankomunitatean bertan ekintzaile berri eta enpresa txikientzako saioak ere egingo dira ekainean zehar. Beraietan enpresa txikietako datu babesaren inguruan, sare sozialak eta mikroenpresak, kudeaketaren kontrola mikroenpresetan eta langile autonomoentzako tributazioaz jardungo dute. Ekainaren 11tik uztailaren 8ra luzatuko diren saioetan derrigorrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg