Inicio de sesión

PostHeaderIcon Aurkeztu dute gazteen ekintzailetasun soziala sustatzea helburu duen 'Berrekin, berregin' formazio programaren bigarren edizioa.

Otsailaren 15era arte egongo da irekita izena emateko epea "Berrekin, berregin" formazio programan. "Berrekin, berregin" egitasmoaren helburua da sustatzea Debagoieneko gazteen artean ekintzailetasun soziala eta komunitarioa. Aurtengo izango da proiektuaren bigarren edizioa, eta iazkoa bezala, Bergarako Udalak eta MONDRAGON UNIBERTSITATEko Lanki ikertegiak antolatu dute; aurten, gainera, Olatu Koop., Bagara eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Honako helburu zehatzek ditu Bergarako Errekalde jauregian eskainiko den formazio programak:

  • Gaur egun bizi ditugun gizarte aldaketen inguruan hausnartu.
  • Tokiko garapenaren paradigma barneratu (herrigintzaren dimentsio sozio-ekonomikoa).
  • Ekintzailetasun sozial eta komunitariorako erremintak ezagutu.
  • Ekonomia sozial eta solidarioko esperientzia arrakastatsuak bisitatu.
  • Negozio ideia berriak landu, ekintzailetasun sozial eta komunitarioaren norabidean. 
Hiru hilabetean zehar, ikasleek jasoko dute formazio teorikoa gizarte aldaketak eta tokiko garapenaren inguruan eta egingo dute hurbilpen bat kudeaketara erraminta nagusietara. Gainera, aztertuko dute proiektu errrealen gauzatzea. Behin formazioa bukatuta, parte hartzaileek jasoko dute MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sinatua titulua. 
Eskolak hasiko dira otsailaren 29an eta bukatuko dira maiatzaren 31n; goizek emango dira, 09:00etatik 14:00etara.
 

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg