Inicio de sesión

PostHeaderIcon Asteon aurkeztu dute HEZIKOOP proiektu kooperatiboa.

Hezikoop egitasmoaren aurkezpena egin zen martitzenean Garaia Berrikuntza Gunean. HUHEZIko dekano Begoña Pedrosak eta Arizmendi Ikastolako zuzendari J. Iñaki Etxezarretak aurkeztu zuten proiektua. MU-HUHEZI eta Arizmendi Ikastola iaz hasi ziren diseinatzen “hezkuntza kooperatiboaren eredu berria” ekarriko duen proiektua.
Asteon aurkeztu dute HEZIKOOP proiektu kooperatiboa
 

Abiapuntu du ikastola kanpoko eragileekin zein barruko kideekin 2015-2016an egindako ikerketa (Iparra: Arizmendi 2020), eta Etorkizuneko MONDRAGON hausnarketaren baitan dago.

Hezkuntza kooperatiba berriaren beharra

Atzokoan Etxezarretak azpimarratu zuen subjektu kooperatiboa hezkuntza ez unibertsitarioan eraikitzea kooperatibismoak burutzear duen gai bat dela, eta subjektu horren profila (sendoa, gizartearekiko arduratsua eta onurak berdintasunean banatzekoa) abiapuntu izanik, hezkuntza kooperatibo berri bat egin beharra dagoela, gizartean irekitzen ari den ziklo berrian.

Ondoren, hori dena nola gauzatuko den adierazi zuen, 2020-21 ikasturte bitarteko kronograma laburtuz. Pedrosak 2015-16 ikasturtean egindakoaren berri eman zuen, Iparra: Arizmendi 2020 ikerketa-lanaren helburuak (nagusiki, hezkuntza eraldatzailearen klabeak identifikatzea), egitekoak eta ondorioak azalduz.

Iturria:TULANKIDE.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg