Inicio de sesión

PostHeaderIcon Astelehenean, hilaren 16an, Ekiten sariak banatuko dituzte.

ondragon Unibertsitateko errektoreorde Jon Altunak prentsaurrekoa eskainiko du ekainaren 16an, astelehena, 11:00etan, Unibertsitateko Errektoretzan (Loramendi 4, 6. eraikina, Arrasate) eta ekintzailetza sustatzeko ‘Ekiten’ programan parte hartu duten ikasleen proiekturik onenak sarituko ditu.

Jon Altunarekin batera, Gaztenpresaren ordezkari Inma Ramos eta Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapeneko agentzien ordezkari Agurtzane Etxaniz eta Agurtzane Díez izango dira. Lehiaketaren helburua ikasleen artean ekintzailetza-kultura sustatzea da, enpresa-ideiak eta -proiektuak abian jarriz, berrikuntzaren kulturaren bitartez enpresa-jarduera berriak sortzeko.

Iturria: TULANKIDE.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg