Aste Santuko Kanpamentu teknologikoa Mondragon Unibertsitatean.
Aurten ere, Camptecnologico-ak gure ume eta gazteen interesa suspertu nahi du zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken esparruan. Horretarako, udalekuak eta jarduerak antolatzen ditu, gure ikasleek ikus dezaten posible dela modu dibertigarri batean ikastea.
Nori zuzendua: Lehen Hezkuntzako ikasleei eta DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleei. Jadanik robotika kanpus batetan parte hartu dutenei, zein mundu interesgarri honetan lehen urratsak eman nahi dituztenei. Kanpamentua Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko Kanpuseko Garaiako egoitzan ospatuko da Martxoak 29, 30, 31 eta Apirialren 1ean 09:00etatik 14:00etara.
Aukerak eta prezioa: (6 tailer egongo dira)
- 6-7 urte: DASH & DOT. (135€)
- 8-9 urte: Lego Wedo 1.0 . (135€)
- 8-9 urte: Lego Wedo 2.0 . (135€)
- 10-14 urte: Lego MINDSTORM EV3. (155€)
- 10-14 urte: Lego MINDSTORM WRO. (155€)
- 13+ urte: KBOT Animatronics. (155€)
Izena emateko epea Otsailak 26 da; Otsailak 18a aurretik egiten bada deskontua dago. Kanpamentuaren inguruko informazioa hemen topatuko duzue.
Iturria:mondragon.edu