Inicio de sesión

PostHeaderIcon Asistentzia pertsonalaren alorrean enpresa sortzeko kurtsoa

Ikastaro honetan eskainiko dira prestakuntza espezifikoa, bisita teknikoak, informazio jardunaldiak eta tailerrak. Maiatzean izango da, eta izena emateko azken eguna apirilaren 30a. “Ni ekintzaile Debagoienean” deitzen da ekimena.
Ikastaro hau zuzenduta dago, asistentzia pertsonalaren alorrean, negozio ideia berriak definitu eta martxan jartzeko prest dauden pertsonentzat. Ikastaroak hiru modulu izango ditu:

- Prestakuntza espezifikoa asistentzia pertsonalaren alorrean

- Bisita teknikoak eta informazio jardunaldiak

- Ekintzailetza tailerrak:

  • Ekintzailetzarekin loturiko abilezia eta motibazioei buruzko hausnarketa
  • Ideia berrien potentziala neurtzen lagunduko dien erremintak eta bestelako baliabideak
  • Ekimen berriak abian jartzeko urratsak

Ikastaroa maiatzaren 5etik 11ra arte egingo da, arratsaldeko 14:30etik 18:00etara, Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa etorbidea 17, behea).

Honezkero izena eman daiteke, apirilaren 30era arte (barne). Matrikula doakoa da, baina plaza mugatuak dira, eta lehentasuna debagoiendarrek eta langabetuek izango dute.

Eskaerak plazak baino gehiago badira, hautaketa bat egin beharko da, ondoko irizpideak kontuan hartuta: Negozio ideia, sektorearen esperientzia eta prestakuntza.
Informazio sakonagoa behar baduzu edo izena emateko:

Debagoieneko Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoa Ekintzaileak eta Europar Batasunak parte hartzen dute egitasmo honetan.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg