Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arrautza jaurtiketa lehiaketaren XIV. edizioa eta MUko ikasleek diseinatutako autoen lasterketaren I. edizioa.

Datorren maiatzaren 10an, Arrasateko Iturripeko campusean ohiko arrautza jaurtiketa lehiaketa egingo da, aurten gainera unibertsitateko ikasleek diseinatutako irratikontrol elektrikoa duten autoen lasterketa ere egongo da.
Arrautza jaurtiketa lehiaketaren XIV. edizioa eta MUko ikasleek diseinatutako autoen lasterketaren I. edizioa.

San Pancracio 2012

 

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko 70 ikaslek parte hartuko dute Industria Diseinuko arrautza jaurtiketa lehiaketan.

Lehiaketaren helburua unibertsitateko ikasle eta langileek arrautza jaurtitzerakoan arrautza hori babestuko duen tramankulu bat diseinatzea da eta irabazleak arrautza urrutien, apurtu gabe jaurtitzea lortzen dutenak dira.

Tramankulua diseinatzeko, parte-hartzaileek tamaina ertaineko oilo-arrautza bat, kartoi mehea, soka eta kontaktuko kola erabili ahal izan dituzte. Unibertsitateak ikasleen diseinuak hiru kategoriatan saritu ditu: distantzia, diseinua eta hegaldia.

Gainera, aurten, lehenengo aldiz arrautza jaurtiketa lehiaketaren ondoren, ikasleek diseinatutako auto lasterketa bat egingo da. 50 parte hartzaileek 8 prototipo aurkeztuko dituzte. Helburua bikoitza da: batetik, parte hartzaileen konpetentzia zientifiko-teknikoak ebaluatzea eta bestetik, ikasleen motibazioan eragitea lehiaketaren bidez. Ikasleek karbono-zuntzezko indartutako konposatu batekin karrozeria bat garatu dute, 1/18 eskalan egindako irratikontrol elektrikoa duen auto batentzat. Abiapuntua guztientzat berdina den plataforma estandar bat, zeinetan trakzio eta direkzio sistema dagoen.

Jarduera hauek Mondragon Goi Eskola Politeknikoak San Pankrazio eguna ospatzeko antolatutako jardueren barnean kokatzen da.

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg