Inicio de sesión

PostHeaderIcon Arrasateko Dualia enpresaren teleitzulpenak erabiliko dira udal-zerbitzu batzuetan

Arrasatek azken urteetan etorkin ugari hartu ditu, eta etorkin horietako hainbatek oraingoz ez du gaitasunik gazteleraz komunikatzeko.

Horregatik pertsona horiek arazoak izaten dituzte bertakoekin elkar komunikatzeko. Arazo hori ere udal-zerbitzuetan ematen da.

Komunikazioa posible egiteko, Udalak kontratatu du teleitzulpen sistema bat. Hau da, momentuan traduzitzeko zerbitzu bat.

Zerbitzu hori Arrasateko Dualia enpresak emango du, hain zuzen, Garaia Berrikuntza Gunean egoitza duena.

Teleitzulpena egiteko, ondoko tresnak beharrezkoak dira: sakelako telefono normal bat, zerbitzua erabili ahal izateko klabea eta biaurikularra.

 

500.Migrazio.Dualia.Biaurik (id: 7280751)

 

Biaurikularra izeneko tresna osatuta dago bi aurikularrekin eta bi mikrofono txikikin. Azpimarratzekoa da biaurikular hau espreski Dualiarentzat produzitzen dlea. Beraz, ez dago salgai dendetan. Patentea Dualiarena da.

 

Baina nola erabiltzen da biaurikularra? Elkar komunikatu nahi duten bi pertsonak ondoan jartzen dira. Pertsona bakoitzak aurikular bat jartzen du belarrian.

Biaurikularra telefonora konektatzen da, eta Dualiara deitzen da, hain zuzen, itzultzailea abisatzeko.

Itzultzailearekin berehala kontaktatzen da, eta pertsona batek (mikrofonoaren bitartez) itzultzaileari esaten dio adierazi nahi duena.

Hizketaldian zehar, itzultzaileak traduzitzen ditu pertsona batak besteari adierazi nahi dizkionak. Baita alderantziz ere.

 

500.Migrazio.Dualia.Biak (id: 7406489)

 

Beraz, Dualiaren zerbitzuak balio du bi pertsonek elkar ulertzeko. Dualiaren zerbitzuak betetzen du gizartean dagoen behar bat. Horretaz konturatuta, Udaleko Gobernuak herenegun argi berdea eman zion teleitzulpena erabiltzeari. Aurrekontua 3.018 eurokoa da.

Udaleko zerbitzu ezberdinek erabiliko dute Dualiaren zerbitzua: BAZ bulegoa, Gizarte-Ongizate Zerbitzuak, Udaltzaingoa,…

Hori baino lehen, Dualiak formakuntza ikastaro bat emango die udal-langileei asteazkenean, hain zuzen, zerbitzu hau erabiltzen ikas dezaten. 

Iturria: MONDRABERRI.com

 

Dualiak 50 hizkuntza eta dialekto baino gehiagorekin lan egiten du. Aurreikuspenen arabera, Arrasaten baliteke hizkuntza erabilienak txinera, errumaniera, arabiera, ingelesa, frantsesa eta urduera izatea.

 

Diego Antonio Ramírez Dávila arrasatearrari bururatu zitzaion aparailua, eta hiruzpalau lagunekin batera Dualia sortu zuten 2003an.

Diego Antonio Ramírez hau ohartu zen (2003a baino lehen) hizkuntza-mugaren arazoaz, IDF enpresako lana egiten zuenean . Gauzek aurrera egin zuten, eta Dualia 2004ko martxoan abian jarri zuten.

Hasieran enpresa pribatuentzat egiten zuen lan soilik. Baina 2006an sektore sozio-sanitarioan ere barneratu zen (osasun-zerbitzuak, etorkinei harrera egiteko zerbitzuak,…).

Lan gogorra eta zaila eginez, enpresa arrasatear honek lortu du hazkunde nabarmena, eta orain zerbitzua ematen du Estatu espainiar ia osoan.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg